Alemaniako hegazkingintza-industriak automatizazio-kanpaina bati ekin dio

Iturria: MaschinenMarkt 

Kanpainaren barruan sartuko dira prozesu berezietarako makinetatik hasi eta robot unibertsal mugikorretaraino. Azaroaren bukaeran, Fraunhofer IFAMeko zientzialariek eta haiekin lankidetzan jardun duten partaideek garatu duten fresatzeko sistema adimenduna aurkeztu zuten. Orain arte erabiltzen ziren portikoko fresatzeko makina garestiek ez zuten aukerarik ematen laster kalibratu eta prozesatzeko. Batez ere karbono-zuntzez sendoturiko plastikoz egindako osagaien kasuan, prozesua monitorizatzeak ezin ditu mekanizazio-erroreak saihetsarazi, eta horrek materialaren konpondu ezinezko kalteak eta errefusatzeen kostu handiak eragiten ditu.

Proiektuak parte hartu dutenek garapenaren helburuak garbi izan dituzte azken hiru urteotan:

  • robot mugikorren sistema modular baterako oinarria, ia osagai-geometria eta -tamaina guztiei egokituko zaizkiona. 
  • Aldi berean zenbait robot konbinatzeko aukera, osagai handiak askoz lasterrago prozesatzeko. 
  • Moldaerraztasuna, muturrean hainbat prozesutarako tresna trukagarriak izango dituzten robot mugikorrak erabiliz.
  • Doitasun handiko robot bat garatzea, aplikazio-eremu berrietarako bidea irekiko duena, mugimenduen gidatze zehatzaren bidez. 
  • Prozesuaren monitorizazio etengabea, kaltea gertatu baino lehen  funtzionamendu seguru batera eramango duena.

    Oso makina malgu baten kontzeptua lortzeko, eta mekanizazioa kokatzeko sistemek nahi diren askatasun-graduak izan ditzaten, robot industrialentzako plataforma mugikor bat garatu dute. (
    © Photo KUKA)

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak