Posts

Mac Graw-Hill argitaletxea nola ari den QR kodeak baliatzen

Image
McGraw-Hill editorialak argitaratu berria duen “The Zappos Experience”, tituluan QR kodeak txertatu ditu 15 kapitulutan. Horren helburua irakurleei multimedia edukiak eskuratzeko aukera ematea da, hala nola autoreari egindako elkarrizketa baten bideoa ikusteko, telefono aurreratu baten kamera QR kode horietako batera zuzentzen dutenean. Irakurleak, eduki horiek ikusteko, erregistratu egiten dira. Horrela editorialak banan-banan ezagutzen ditu multimedia eduki horiek ikustea aukeratzen duten irakurleak, bere marketineko datu-basean ditu eta haiekin zuzeneko harremanak izateko aukera du.  Argitaletxea joan daiteke bezeroen interesei buruzko informazioa biltzen eta informazio horren arabera bideratuko dizkie marketineko kanpainak .  Esaten dutenez, irakurleen % 20k eskaneatzen ditu QR kode horiek batez beste eta kasurik txarrenean ere % 4k. Hori izugarri da Facebook-eko esteketan klik egiten dutenen % 0,2 baino gutxiagoaren aldean QR kodeekin gaur egun egiten dutena l...

Erresuma Batuko hiriguneetan liburu-dendak urritzen ari dira

Ekonomiaren beheraldiak gogor astindu ditu Erresuma Batuko hiriguneetako dendak eta partikularki liburu-dendak. Egia da, ordea, denda asko itxi diren bitartean "dena libera batean" motako dendak eta outletak ugaritu egin direla, beste dendek uzten zituzten hutsuneak betez. Horrelako 3.005 denda zeuden urriaren bukaeran 487 hirigunetan, The Daily Telegraph-ek eskaturik egindako azterketa batek erakutsi duenaren arabera. Leku horietan berberetan 2.705 liburu-denda zeuden garai horretan. Liburu-dendek hamarkada bat daramate supermerkatuen eta Interneteko saltokien lehia nozitzen. 

Paperezko katalogoa digitalizatzeak baditu zailtasunak

Edozein editoriali bururatzen zaio paperezko liburuen katalogoko tituluak euskarri digitalean eskain ditzakeela. Begiratu batean erraza dirudi hori egiteak, baina baditu bere koskak. Zalantzak berehala sortzen dira: zer formatutan komeni da ebookak eskaintzea? zer plataformatan jarriko dira salgai? zer metadatuz hornituko dira? Katalogoko titulu batzuk zaharrak izango dira eta ez ziren euskarri digitalean bidaliko inprimategira, edo gaurko sistema eragileetan erabil ez daitezkeen aplikazioez landuko ziren. Kasu horietan paperezko obra digitalizatu eta OCRatu beharko da eta gero zuzendu egin beharko da. Originala txukuna baldin bazen, gaitzerdi, baina hain txukuna ez bazen, eskaneatuz lorturiko fitxategiak garbitu egin beharko dira, OCRak bere lana egin ahal izan dezan. Lan hori editorialean bertan egin nahi bada, baliabide egokiak beharko dira eta kanpoan egiten bada, berriz, kalitate-kontrol zorrotza jarri beharko da. Publiko zabalarengana iritsi nahi baldin bada, hainbat ebo...

Agenda Digitalerako europar komisario Neelie Kroes andrea copyrightaren "monopolioen" aurka mintzatu da

Image
Copyrightak artistak babestu beharko lituzkeela eta ez enpresak, eta teknologia ez dela mugatu beharreko zerbait, erabili beharrekoa baizik, esan zuen.  Neelie Kroes andrea   Berriro ere Neelie Kroes andrea copyright monopolioen aurka mintzatu da. Iaz Avignongo Foroan esan zuen medioetako konpainiek pirateria moztu nahi balute, "interes partikular korporatibistez" haratago begiratu beharko luketela.   "Nork elikatzen ditu artistak" izenburuarekin egin zuen aurtengo hitzaldian, Kroes urrunago joan zen, adierazi zuenean gaur egun copyrightak duen moldea okerra dela.  Kroes-ek bere hitzaldia hasi zuen esanez ezinbestekoa dela sormena aitortzea eta bultzatzea Europan. Ados dagoela esan zuen artistei beren ahaleginagatik ordaintzearekin, baina zalantzan jarri zuen gaur egungo copyright-sistema horretarako tresna egokia dela.   “Galdegin diezaiogun geure buruari gaur egungo copyright-sistema tresna egokia eta bakarra den gure helburuak lortzeko...

Musikaren eta liburuaren digitalizazioek dituzten antzekotasunak eta desberdintasunak

Artikulu hau  http://www.futurebook.net  blogeko ideiez baliatuz prestatua da. Digitalizazioak guztiz asaldatu du musikaren industria.   Horren ondorioz gure kaleetan ez dago ia disko-dendarik. Liburuaren industriari ere ez ote zaio gauza bera gertatuko? Zer egin daiteke arrisku hori saihesteko? Konparatzeko modukoak al dira bi sektoreok? Musikaren zabalkundea euskarriz aldatuz joan da XX. mendearen erdialdetik hona: 78 bira/min binilozko diskoetatik, 33 bira/min-etara, gero 45 bira/min-etara, ondoren cassetteetara, CDetara eta azkenik MP3ra. Azken urrats horrek Internet bidezko fitxategi-truke masiboa ekarri zuen, bereziki Napster moduko P2P sareen bidez hasieran eta fitxategiak trukatzeko beste milaka zerbitzurekin ondoren. Fenomeno honi ez zion musikaren industriak erantzuten jakin, Napster eta beste gutxi batzuk bakarrik zeudenean, eta gero berandu zen, anabasa sortu zelako. Garai batean fidelak ziren bezeroak kontrolpetik kanpora hasi ziren ibiltzen. ...

HTML5en abantailak

Aurreko artikuluan HTML5en zenbait gabezia aipatu ondoren, bidezkoa iruditzen zait lengoaia horren alderdi onak ere aipatzea: Datuak erabiltzailearen tresnan gorde daitezke, beraz aplikazioek funtziona dezakete Internetera konektatu gabe. Web orri apainagoak egin daitezke letra-mota, kolore eta efektu aberatsak onartzen dituelako. Web orriek eduki ditzakete mugitzen diren eta kurtsorearen ekintzei erantzuten dieten objektuak. Jokoek funtziona dezakete web orrietan, pluginik eta bestelako software gehigarririk gabe. Audioa entzun eta bideoa ikus daitezke pluginik gabe, baina aurreko artikuluan aipaturiko gabeziekin. WebGL deritzon teknologia batez baliatuz 3Dko interaktibitatea eskaintzen du.

HTML5en zenbait gabezia

HTML5 lengoaiak baditu hainbat abantaila, baina baita gabezia batzuk ere oraingoz, nabigatzaile guztiek ezaugarri guztiak ez ongi maneiatzea dakartzatenak. Hona hemen bi garrantzitsu: Bideoa konprimatzeko zenbait formatu daude. Helbide honetan ikus daiteke nabigatzaile bakoitzak zein onartzen duen eta zein ez:  http://en.wikipedia.org/wiki/HTML5_video#Browser_support Audioa konprimatzeko zenbait formatu daude. Ikus hemen nabigatzaile bakoitzaren bateragarritasunak:  http://www.w3schools.com/html5/html5_audio.asp