Hizkuntzaren prozesamenduaren aplikazioak mantentze- eta konpontze-lanetan
Mantentze-lanetan arrakasta izateak konponketak egiteko pieza kritikoak eskuratu ahal izatea, langileek ezagutza egokiak izatea, eskuliburuak eskuragarri izatea, aldez aurretik egindako lanaren esperientziaz baliatzea eta arloa ondo ezagutzen dutenei kontsultak egiteko aukera izatea eskatzen du, besteak beste.
Mantentze-lan bakoitzean aukera bat baino gehiago egin beharra izaten da, hala nola konpondu ala ordezkatu edo konpontzeko era erabaki beharra. Aukera horiek ordena daitezke konponketak eskatuko duen denboraren eta eragingo dituen kostuen arabera.
Ekipamenduen mantentze- eta konpontze-lanek hainbat datu egituratu eta egituratugabe sortzen dituzte. Datu egituratuak biltzeko eta erabiltzeko prozedura ondo finkatuak badaude, emaitzak hobetzen laguntzen dutenak. Hurrengo erronka datu egituratuei ez ezik egituratugabeei ere probetxua ateratzea da. Hori lortzea oso onuragarria izango litzateke, mantentze-lanetan prozesuen denbora laburtzeko, kalitateko datuak erabiltzeko eta lan jakin batean behar diren datuak lehenbailehen eskura izateko.
Gaur egun ingeniaritzako eta mantentze-lanetako organizazioek sistema onak dituzte datu egituratuak kudeatzeko. Badituzte piezen metadatuak CADeko fitxategiekin batera, piezak ezaugarriekin batera ikusteko fitxategiak, funtzionamendu eta konponketarako eskuliburuak, probak egiteko eta ikuskatzeko xehetasunak.
Datu egituratuak dauzkaten dokumentuak kudeatzeko sistemek ikusteko, markatzeko, editatzeko eta inprimatzeko tresnak dituzte. Ia hamarkada bat da sistema horietan testuak indexatzeko eta bilaketak egiteko softwarea txertaturik izaten dela, ingeniariek eta teknikariek hobeto lan egin dezaten.
Azken urteotan asko landu da hizkuntzaren prozesamendua eta esan daiteke dagoeneko seguruak direla jakintzan oinarrituriko sistemak sortzeko, arazo praktikoak konpontzen laguntzen dutenak.
Hizkuntzaren prozesamenduan oinarrituriko soluzioek hainbat ezaugarri izan behar dituzte, besteak beste, modularitatea, hedagarritasuna, eskalagarritasuna eta hainbat formatu dituzten datuak maneiatzeko gaitasuna.
Sistema horiek honako osagai hauek izaten dituzte:
- Esaldien mugen detekzioa
- Tokenizatzailea
- Normalizatzailea
- Kategoria gramatikalen etiketatzailea
- Azaleko analizatzaile sintaktikoa
- Entitateen erauzketa eta zenbait anotazio linguistiko
- Datu egituratuak eta egituratugabeak integratzeak abantaila asko ditu, besteak beste mantentze-prozesu egokiena aukeratu ahal izatea, kostuak txikiagotuz eta funtzionamendua lasterrago leheneratuz.
- Funtsezko informazioa ematen du konponketen analitika eginez stockak murrizteko eta aldi berean funtzionamendua lasterrago lleheneratzeko. Lagundu egiten du ordezkatzea ala konpontzea erabakitzen. Aukerak hobeto baloratzea ahalbidetzen du.
- Lagundu dezake datu-baseetako erregistro okerrak kentzen.
- Mantentze-lan bakoitzetik ikasitakoa erraz parteka daiteke eta, beraz, mantentze- eta konpontze-prozesuak hobetu egiten dira.
- Jakintza zabaltzea erraztu egiten du. Kanpora egiten diren kontsultak gutxitu daitezke.
Comments
Post a Comment