Zer da BBC Micro Bit?

Iturria: BBC

Ordenagailu txikitxo programagarria da. Argi-keinuen bidez mezuak igortzen dituzten LEDak eta mugimendu-sentsoreak ditu, eta konekta daiteke beste gailu batzuetara kablez eta Wifiz. 

BBCk sortu du eta Erresuma Batuko eskoletan horren milioi bat ale banatu ditu, ikasleek programatzen ikas dezaten.

Txartel baten forma du, 50x40mm tamainakoa, bi botoi eta 25 LEDez osaturiko 5x5eko matrize bat dauzkana. Gainera azelerometro bat eta iparrorratz bat ere baditu, mugimendua eta norabidea detektatzeko.


Botoiez kontrola daitezke jokoak, telefono batean edo beste tresna batean entzuten den musika, kamera bat edo beste hainbat motatako tresnak, bai baitu Bluetootha ere.

Irudiaren behealdean ikusten diren bost eraztunen bidez, krokodiloak edo 4 mm-ko konektoreak erabiliz beste sentsore batzuk konekta dakizkioke, hala nola termometroak, hezetasun-sentsoreak, etab.

Micro Bitek seinaleak ere igor ditzake eraztunetara, motorrak, robotak eta beste gauza batzuk kontrolatzeko. Eraztunekin bat eginda dagoen ertz osoa konektore estandar bat da, beste ekipo batzuekin, esate baterako Arduino batekin, konektatzeko. USB pendrive gisa ere erabil daiteke, programak kargatzeko eta deskargatzeko.

Energia AAA motako bi pilak edo beste tresna batek ematen diote.

Hainbat programazio-lengoaia onartzen ditu, hala nola JavaScript, Blockly, Python eta C++. Micro Biten webgunean hiru kode-editore daude: CodeKingdoms, JavaScript erabiltzen duena, Microsoft Block Editor, gaztetxoentzat pentsatua eta Microsoft TouchDevelop plataforma, telefonoak, tabletak eta ordenagailuak erabiliz programatzea ahalbidetzen duena.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?