Iñaki Hernandez-Lasa bilbotarra, hizkuntza-teknologian ofizioz eta arkitekturako argazkigintzan afizioz

Iturria: sajan.com


Iñaki Bilbon jaio zen, 1990ean Deustuko Unibertsitatean ingeles filologian graduatu zen eta, 24 urte zituela, Irlandara joan zen itzulpen-master bat egitera. Orduz geroztik herrialde hartan bizi da. Garai berean unibertsitatean itzulpeneko eta espainierako eskolak ematen zituen, eta itzulpenak eta interpretaritza-lanak egiten zituen.

Lan garrantzitsuak egitea egokitu zitzaion, hala nola sasoi hartan Irlandako presidentea zen Mary Robinsonen hitzaldiak espainierara itzultzea. 1990eko hamarkadaren hasieran itzulpen automatikoarekiko interesa sortu zitzaion, gai hori orduantxe ari baitzen indarra hartzen. Geroztik gai horretan murgildurik dabil. Sajan enpresan lan egiten du soluzio-arkitekto gisa.

Bere ustez itzulpen automatikoak garrantzi handia du zenbait sektoretan eta asko hobetuko da etorkizunean. Enpresa handi askorentzat ezinezkoa gertatzen da ohiko lan egiteko moduak erabiliz lana ateratatzea, eta horregatik hizkuntza-zerbitzuetako hainbat enpresekin lan egin behar izaten dute. Horrek arazo asko sortzen ditu.

Iñakik dio etorkizunean itzulpen automatikoa askoz gehiago erabiliko dela, ez gaur egun ezagutzen dugun itzulpen automatikoaren eta post-edizioaren bidez soilik, baizik eta ahotsaren ezagutzaren eta beste teknologia batzuen ekarpenak ere baliatuz. Hori dagoeneko gertatze hasia da.


Kalitateko itzulpena ez da lortzen besterik gabe botoi bat sakatuz, kalitate handiko lexiko-baliabidez, hau da itzulpen-memoriaz, terminologia datu-basez, eta abarrez aberasten den sistema bat etengabe sortuz eta garatuz, eta ezarian-ezarian sistema entrenatuz baizik. Eta, jakina, itzultzaileak trebatuz.


Iñakik itzulpenari ez ezik lokalizazioari eta edukiak helburuko kulturaren ezaugarrietara egokituz sortzeari ere garrantzi handia ematen die.



Horiek guztiak Iñakiren eguneroko lanaren gorabeherak dira, baina badu beste jarduera bat gaztetxoa zenetik biziki maite duena: arkitekturako argazkigintza. Gustukoa du eraikin baten bere interpretazioa sortzea, elementuak eta askotan oharkabean pasatzen diren argiaren eta materialen arteko jokoak
erakutsiz.

Iñakiren sarituriko argazki bat: Milwaukee-ko Arte Museoa


Sari asko irabaziak ditu argazkigintza arloan, nazioarteko mailan, hitzaldiak ematen ditu eta epaile gisa ere aritzen da lehiaketetan. Haren lanak helbide honetan ikus daitezke: www.ihlphotography.com.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?