Posts

Mike Shatzkin-en iritziz liburu-denden etorkizuna da argitaletxeen etorkizuna ulertzeko gakoa

Iturria: idealog.com Mike Shatzkin adituak dio liburuak Interneten erosteko gero eta joera handiagoak ezinbesteko eragina izango duela liburu-dendek apaletan liburuei eskainiko dieten lekuan eta honek ezinbesteko eragina izango duela argitaletxeetan. Bistan da sistemak dagoeneko astindu ederra hartu duela, eta horren ondorioz hainbat liburu-denda itxi direla. Egia da ebooken salmentek ez dutela batzuek uste zuten tamainan paperezko liburuen salmenta ordezkatu. Alabaina, beste gauza garrantzitsu bat izan behar da kontuan:  gaur egun Internet bidez egiten dela  paperezko liburuen salmenta asko, liburu-denda fisikoen bidez egin ordez. Fenomeno horrek sufriarazi egiten die liburu-dendei, eta hauetako askok, bizirik irauteko beharrak eraginda, beste produtu batzuek ere saltzeari ekin diote, hala nola papertegiko gauzak, jostailuak, etab. Apaletan liburuei eskainitako lekua murrizten ari da. 75.000 edo 100.000 titulu zituen megadenda erakargarria zen bezeroentzat duela 20-40 ur...

Amazonek erosketa burutu baino lehen bidali nahi ditu paketeak

Iturria: The Wall Street Journal   Amazon.com-ek hain ondo ezagutzen ditu bezeroak non haietako batek eskari bat burutu baino lehen bidali nahi baitu paketea. Seattle-ko saltzaileak abenduan patente bat erregistratu zuen "aldez aurreko bidalketa" izenaren pean. Patente horrek metodo bat deskribatzen du, bezeroek erosketak berresteko aginduak eman baino lehen  paketeen bidalketari ekiteko .  Teknika horren bidez, entrega-denbora laburtuko litzateke eta kontsumitzaileek interesa galduko lukete denda fisikoak bisitatzeko. Patentearen dokumentuan Amazonek dio eskaria egiten denetik bezeroak produktua eskuratzen duen arteko denborak "bezeroei Interneteko dendetatik produktuak erosteko asmoa burutik ken liezaieketela." Hori dela eta, asmoa dute produktuak paketatu eta bidaltzeko eskualde jakin batera, hango bezeroek erosiko dituztela espero badute, iraganean egin zituzten eskarietan eta beste faktore batzuetan oinarriturik, nahiz eta eskaria berretsita ez egon. Pa...

Semantika enpresaren zerbitzuan

Image
Semantika hizkuntzalaritzaren adar bat da Hizkuntzalaritza hizkuntzaren azterketa zientifikoa da eta semantika esanahiaren aldetik  hizkuntza  aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra. Hizkuntzalaritza eta informatika eskuz esku doaz gaur egun 1950eko hamarkadatik hona bi jakintza-arlo horiek gero eta lankidetza estuagoan dihardute eta Linguistika Konputazionala deritzogun arlo berri bat sortu dute. Hiru esparru nagusitan ari da lanean diziplina hori: Ahozko hizketaren tratamenduan, hau da, seinale akustikoaren tratamenduan,  hizketa -ezagutze automatikoan, hizketa testu bihurtzean eta ahotsaren sintesian. Hizkuntzaren tratamendu edo ingeniaritza linguistikoan, batez ere eginkizun hauetan: corpusen anotazioan, entitateen (pertsona- eta leku-izenak, markak, etab.en) erauzketan, itzulpen automatikoan, laburpen automatikoan, dokumentu multzoetan bilaketak egitean. Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketan. Web semantikoa Asko aipatzen den izen horren azpian...

Oraingoz Expresso Book Machine ez da egokia liburu-dendetarako

Iturria: Publishers weekly Espresso Book Machine 2007an aurkeztu zutenetik liburu-denda independenteak bere buruari galdezka ari dira makina hori baliagarria izango zaien ala ez. Hasieran garbi ikusten zuten 185.000 dolarrean saltzen zen makina hura garestiegia zela eta orain 85.000 dolarrean saltzen bada ere ez da merkea.  2008tik hona AEBetako dozena bat liburu-dendak jarri dute makina hori. Azken sei hilabetean lau liburu-dendak itzuli egin dituzte makinak. Denbora berean saltoki handi batzuek jarri egin dituzte aldiz.  Guztira 80 bat tokitan daude  munduan zehar. Horietako batzuk liburu-dendak dira, beste batzuk liburutegiak edo unibertsitateak.  Zabalkunde handiagoa ez izateko arrazoietako bat da argitaletxeek ez dutela begi onez ikusi tituluak eskuragarri jartzea.

CELAN: lehiakortasunerako eta enplegagarritasunerako hizkuntza-estrategien plataforma

Jatorria, helburua eta jarduerak CELAN plataforma 2009ko irailean sortu zuen Europar Batasunaren Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Nagusiak. Plataforma hori enpresetako interesdunek, industriako ordezkariek, enpresek, elkarteek, sindikatuek, hizkuntza-industriaren ordezkariek eta beste partehartzaile batzuek hizkuntzek enpresetan duten garrantziaz interes handiagoa sortzeko beharraz izan zituzten eztabaidetan du oinarria.  Eztabaida horietan ditu erroak CELANen ideia nagusiak: enpresetako interesdunei hizkuntza-zerbitzuak eskainiko dizkien sare bat sortzea. CELAN proiektua 2011ko urtarrilaren 1ean sortu zen eta 2013 martxoaren 31 arte iraun zuen . Egitasmoaren helburu nagusia da enpresen komunitatearen eta hizkuntzen arloan lanean dihardutenen arteko elkarrizketa erraztea. Honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste, proiektuan: Hainbat sektoretako europar konpainiek eta enpresa txiki eta ertainek hizkuntzen aldetik dituzten beharrak ikertzea. Dagoeneko bad...

Google, Amazon eta Apple abantailatu ditu gehiena iraultza digitalak

Iturria: IDBOOX Tresna mugikorren hedapen handiak aldatu egin du kultur ondasunen kontsumitzaileen portaera, batez ere irakurleena. Avignongo Foroak  aurten argitaratu duen txostenak eduki digitalen aurrean kontsumitzaileek dituzten portaera berrien berri ematen du eta erakusten du sektoreko erraldoiek, hots, Googlek, Amazonek eta Applek gero eta garrantzi handiagoa dutela.    Mendebaldeko herrialdeetan biztaleen %60k telefono aurreratuak dituzte eta %40k tabletak. AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian telefono aurreratuak zituzten pertsonak 2012an %49 izatetik 2013an %64 izatera pasatu dira. Tabletak dituztenak, berriz, 2012an %18 izatetik 2013an %39 izatera. Ostera, irakurgailu elektronikoak %18tik %20ra soilik ugaritu dira. Tableta ez da oraingoz behintzat liburu digitalen irakurgailua 15 eta 34 urtekoen %20k tableta jolaserako erabiltzen dute eta %25ek diote zenbait medio ikusteko nahiago dutela tresna mugikorra telebista baino. Zenbait herrialdet...

Liburu-dendariaren lan nagusia bezeroak dendan edukitzea da

Image
Pedro Herz, Brasilgo Livraria Cultura  liburu-denden katearen zuzendari nagusiak, Frankfurteko liburu-azokan Publishing Perspectives-i eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak dakartzat hona. Liburu-salmentak funtziona dezan gakoa bezeroak dendan edukitzea da, esan zuen Herzek. Pedro Herz Herzek liburuez aparte CDak, DVDak, periodikoak eta tresna elektronikoak ere saltzen ditu, eta gainera bere denda gehienek kafetegiak dituzte. Bere amak 1947an sortu zuen liburuak mailegatzeko negozio txikia 19 liburu-dendaz osaturiko katea bihurtu da. Horietan handienak, Sao Paulon dutenak, 4.300 m2-ko azalera du. Herzek kontatu zuen nola hasieran negozioa hasi zen horizontalki hazten eta horrek ez zuen funtzionatu. Berak berriro ekin zion, bertikalki haziz — “Azpiegitura eta erabakimen osasuntsuak baldin badituzu haz zaitezke”—eta saltoki handi batean liburu-denda bat ireki zuen, Brasilen lehenbizikoa izan zena, eta joera berri bati hasiera eman ziona. Gaur egun liburuek bere nego...