CELAN: lehiakortasunerako eta enplegagarritasunerako hizkuntza-estrategien plataforma

Jatorria, helburua eta jarduerak

CELAN plataforma 2009ko irailean sortu zuen Europar Batasunaren Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Nagusiak. Plataforma hori enpresetako interesdunek, industriako ordezkariek, enpresek, elkarteek, sindikatuek, hizkuntza-industriaren ordezkariek eta beste partehartzaile batzuek hizkuntzek enpresetan duten garrantziaz interes handiagoa sortzeko beharraz izan zituzten eztabaidetan du oinarria. 

Eztabaida horietan ditu erroak CELANen ideia nagusiak: enpresetako interesdunei hizkuntza-zerbitzuak eskainiko dizkien sare bat sortzea. CELAN proiektua 2011ko urtarrilaren 1ean sortu zen eta 2013 martxoaren 31 arte iraun zuen.

Egitasmoaren helburu nagusia da enpresen komunitatearen eta hizkuntzen arloan lanean dihardutenen arteko elkarrizketa erraztea.

Honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste, proiektuan:


  • Hainbat sektoretako europar konpainiek eta enpresa txiki eta ertainek hizkuntzen aldetik dituzten beharrak ikertzea.
  • Dagoeneko badauden hizkuntza-zerbitzuak eta -tresnak aztertzea.
  • Sareko aplikazioak garatzea, enpresetako erabiltzaileen hizkuntza beharretarako lagungarri izango direnak. 
Ikerketa eta emaitzak


Galdekizun hau enpresen hizkuntza-beharrak identifikatzeko informazioa biltzeko erabili zuten. Proiektuaren lehen urratsa da eta enpresek beren hizkuntza-beharrak ebaluatzeko eta beren lehentasun estrategikoen arabera laguntza eta eskuragarri dauden baliabideak aurkitzeko metodo baten oinarria da, webean oinarritua. 

Inkestaren emaitzak ere bertan ikus daitezke.

Horrekin batera guztiz interesgarriak dira kasu batzuen azterketak azaltzen dituen Vademecum-a eta Gomendioak.

Hizkuntza-beharrak aztertzeko aplikazioa

Aplikazio honek sistema interaktibo bat eskaintzen du enpresetako erabiltzaileek beren hizkuntza-beharrak zehazteko, horiek eguneroko praktikarekin alderatzeko eta hizkuntza-komunitatean edo merkatuan dauden hizkuntza-baliabideak eskuratu ahal izateko.

Aplikazioa eta haren eskulibura, beste tresna batzuekin batera, hemen aurki daitezke.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak