Adobe ebooken DRMa biguntzera doa

Adobe Content Server 5ek aukera emango du ebook enkriptatuak pasahitzez babesteko.
Indarrean dagoen Adobe Content Server 4k aukeran uzten die argitaletxeei beren ebookak enkriptatzeko edo ez enkriptatzeko. Erosleek, berriz, gehienez 12 tresna aukera ditzakete, 6 ordenagailu eta 6 eskuko tresna, ebooken irakurgailuak eta telefono aurreratuak barne, enkriptazioz babesturiko ebookak irakurtzeko.
Kopuru horren xedea kontsumitzaileei erositako ebookak tresna batetik bestera garraiatzeko aukera ematea da.
Content Server 5ek aukera emango du ebookak Adobe ID kontu bati atxikitzeko. Erabiltzaileek, liburu bat ireki eta edozein tresnatan irakurri ahal izateko, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzte hor.
Horrek esan nahiko du, noski, Adobe ID eta pasahitz krakeatuak izan litezkeela eta ebook horiek pirateatzeko arriskua izango dela.
Nolanahi ere bertsio berriarekin argitaletxeek aukera izango dute enkriptazio zorrotza edo biguna erabiltzeko.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?