Encyclopaedia Britannica-k eskoletarako aplikazioak atera ditu

Encyclopaedia Britannica-k mugikorretarako aplikazioak iragarri ditu iPhone, iPad, eta iPod Touchetarako, ikasleei eskoletan ohikoak diren hiru gai era dibertigarri eta erakargarrian irakasteko diseinatuak.
Hiru aplikazioak—Sumendiak, Dinosauroak, eta Antzinako Egipto—8-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduak dira. Horiek izango dira Britannicak erdiko mailetako haurrei, eskolako gai nagusiak modu erakargarri berrien bidez, gogokoenak dituzten tresna digitalak erabiliz, ikasteko eskainiko dien bilduma bateko lehen tituluak.
Aplikazio bakoitzak informazio fidagarria haurren adinerako egokiak diren jokoekin osaturiko konbinazio aberatsa sortzen du, gaiari tratamendu luze-zabala ematen diona.

Gai bakoitzaren alderdi nagusiez ikuspegi orokorra ematen duten Britannicako editoreen artikuluez aparte, plaken tektonikaz, dinosauruen munduaz, Egiptoko dinastiez, esate baterako, aplikazio bakoitzak baditu hainbat multimedia elementu, mapak, puzzleak, argazkiak, bideoak, narraziodun diapositiba-aurkezpenak eta galdeketak. 

Aplikazio bakoitzak badu pantailaren behealdean nabigazio-gurpil berritzaile bat, funtzio desberdinetan aise eta gustura ibiltzea ahalbidetzen duena.
Bereizgarrien artean badira oroimen-jokoak, puzzle birtualak, argazki-galeriak eta galdeketak, ikasleek zer ikasi duten egiaztatzeko erabil ditzaketenak.

Badira hor sumendi arriskutsuenen zerrenda bat, bakoitza bere artikuluarekin, dinosuro nagusiak, hasi Allosaurotik eta Velociraptorerainokoak eta Egiptoko jainkoak Amonengandik hasi eta Totenganainokoak. Aplikazio horiek informazioa Facebook-en eta Twitter-en partekatzea ere errazten dute.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?