Hiztegi elebidunak baliokidetza-hiztegi soilak izan ohi dira. Hizkuntza bateko hitz baten ondoan beste hizkuntza bateko "baliokidea(k)" erakusten dituzte. Asko horretan geratzen dira, beste batzuek kategoria gramatikalak zehazten dituzte eta onenean erabilera-adibideren bat ere ematen dute. Hiztegi elebakarrek, aldiz, askoz informazio gehiago ematen dute: ebakera, kategoria gramatikala, erabilera-eremua, etimologia, definizioa, adibideak, beste hitz batzuekiko erreferentziak, erregistro-markak, etab. Hiztegi elebidunen arazoetako bat izaten da baliokidetzaren mugak ez dituztela argi azaltzen, eta oker handiak egiteko arriskuan jaus gaitezkeela. Esate baterako, espainiera /euskara hiztegi batean espainierazko "repostero" hitzaren baliokide gisa "gozogile, gozogin" ikusten baduzu ez zaitez fida hori eta horrenbestez, bestela behin euskal erakunde bateko itzultzaile bati gertatu zitzaiona gerta dakizuke. Liburu bat itzultzen ari zen eta presa zuten arg...
Comments
Post a Comment