Haurrentzako egunkariek Frantzian sekulako arrakasta dute

Frantzian bada enpresa-talde bat, Play Bac izenekoa,  arrakasta handiz haurrentzako egunkariak argitaratzen dituena. Hezkuntzarako materialak oro har argitaratzeko sortu zuten hiru adiskidek 1985ean.
2010ean enpresa-talde horrek 35 milioi euro fakturatu ditu eta 100 langile izan ditu. Helburutzat duten publikoa 0-18 urte artekoa da.
1985ean batxilergorako galdera-erantzunezko joko bat asmatu zuten, Play Bac izenekoa. Joko horrek 1987an Parisko Jostailu-Saloiaren lehen saria irabazi zuen. 1989an Les Incollables bilduma sortu zuten, galde-erantzunen oinarria mantenduz, baina hainbat formatu originaletan. Gaur egun, bilduma horrek baditu DVD bertsioa eta Nintendorakoa ere, eta taldeak ekoizten ditu liburuak, entziklopediak eta CDak ere.
Dena den, niri atentzioa ematen didatenak talde horren barruko Play Bac Presse enpresaren jarduerak dira:
  
Le petit quotidien

6 urtetik gorakoentzako egunkaria. Astelehenetik larunbatera lau orrialde izaten ditu eta asteartetan, gainera, beste lau orrialde dituen jolasen eranskina.


 Mon quotidien

10 urtetik gorakoentzako egunkaria. Aurrekoaren maiztasun berberarekin argitaratzen da. Zortzi orrialde izaten ditu. Hilero asteazken batean 8 orrialdeko eranskin bat liburu itxurakoa eta hilero ostiral batean animaliei buruzko zortzi orrialdeko eranskin bat.


Gainera badu MyWeekly izeneko ikusentzunezko asteroko eranskin bat ingelesez.

L'actu

14 urtetik gorakoentzat. Aurrekoen maiztasun berbera eta zortzi orrialde ditu. Astero Le Dossier de l'actu izeneko osagarria izaten du.


 Eta hemen datoz datu deigarrienak:

Hiru egunkari horiek 150.000 haur harpidedun dituzte, eta kopuru hori mantendu egin da azken bost urteotan. Harpidetza bidez soilik banatzen dira. Taldeak fakturatzen dituen 35 milioi euroen ia erdiak egunkari hauei dagozkie.

Urtero, urte-hasieran egiten duten marketin-kanpainan, 12 milioi ale banatzen dituzte doan. Frantziako irakasle bakoitzari iristen zaizkio aleak.

Urtarril honetan Ipad aplikazioa kaleratuko dute eta dohainikakoa izango da harpidedunentzat.

Benetan txundigarria.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak