Alemanian liburu-dendak eraldatzen ari dira

Alemaniako bigarren liburu-denda kate handienak, Thalia-k, 2010eko azken hiruhilekoan  % 7,2ko hazkundea izan du salmentetan, sektore osoak % 4,8ko jaitsiera izan duen denbora berean. Thaliaren hazkundearen gakoa, neurri handi batean, Interneten duen buch.de dendari zor zaio. Thaliak Alemanian dituen 232 denda fisikoek salmenten % 1,4 galdu dute 2010ean. Horrek ez du esan nahi denda fisiko horiek garrantzirik ez dutenik Thaliarentzat, horiek bezeroengana hurbiltzeko ezinbesteko tresna baitira. Gehiago oraindik, denda fisikoek eta denda birtualak elkarri laguntzen diote. Bezero batek denda birtualean liburu bar erosten badu eta denda fisiko batean jasotzeko prest baldin badago, ez diote bidalketa-gasturik kobratzen.

Nolanahi ere, Alemanian zabaldurik dago liburu-dendak metro koadro gutxiago eta tituluen hautaketa zainduagoa izatera bideratu direla. Thaliak berak 2011n hamar dendatik gora irekitzeko asmoa du, baina dendetan oro har, liburuez aparte, liburuen inguruko beste produktu batzuk saltzeko asmoa dute, hala nola papertegiko produktuak eta jostailuak, irabaziei eusteko

Thaliak, bestalde, e-book-en Oyo irakurgailua saltzen du, eta ondo saldu ere, batez ere denda fisikoetan, eta ez hainbeste Internetekoan.

Thalia-ko arduradunek diote Interneteko dendak ez dituela beren denda fisikoak kanibalizatzen, baizik eta bezeroak fidelizatzen laguntzen duela.

Beste denda-kate batzuk ere mugitzen ari dira Alemanian. Nordbuch, denda independenteen kontsortzioa, denda fisikoak eta Internetekoak konbinatzeko eredu bat ari da lantzen, interesaturik dauden bere dendentzat eta martxoaren 17tik 20ra izatekoa den Leipzig- eko Azokan aurkeztuko du.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?