Barnes & Noble errelitate areagotua erabiltzen ari da bere 700 dendetan

Barnes & Noble munduko liburu-denda kate handiena da

717 liburu-denda ditu AEBetako 50 estatutan eta badu filial bat fakultateetan 637 liburu-denda dituena, 4 milioi ikasle eta irakasleri zerbitzua emanez. 

Esquire munduko hilabetekari ospetsuenetakoa da

AEBetako aldizkari garrantzitsuenetarikoa da, eta gainera 22 edizio egiten ditu munduan zehar. 

GoldRun errealitate areagotuaren arloan lanean hasi berria den enpresa bat da

Enpresa horrek aplikazio bat garatu du erabiltzaileei GPS bidez estekatuak dauden objektu birtualekin interakzioan jarduteko, mundu fisikoan baleude bezala. Aplikazio horrek barruan jokoak, gidak, foto birtualen bildumak eta leku fisiko nahiz Internetekoetara jendea erakartzeko, salmentak areagotzeko, markekiko atxikimendua areagotzeko eta marketin biralerako fidelizazio-programak dauzka.

GoldRun aplikazioa erabiltzen dutenek argazkiak ateratzen dituzte objektu birtualekin batera eta berehala argazki horiek Facebookera igo ditzakete.

 Esquirek errealitate areagotua erabiltzea erabaki du

Bi esperientzia jarri ditu abian, aldizkariaren eragina paperetik haratago hedatzeko. Alde batetik GoldRunekin lankidetzan hasi da, geoposizionamenduko teknologian oinarrituriko bi abentura interaktibo sortzeko. Aldizkariaren azaleko pertsonaia bat edozein lekutan jartzen dute horrela. Zehazki, Esquire-ren otsaileko zenbakian agertzen zen Brooklyn Decker modeloa, Barnes & Nobleren 700 dendetan aurki daiteke. 

Erabiltzaileek lehenbizi aplikazioa jaitsi behar dute GPSz hornituriko iPhonera, eta tresna liburu-dendan aldizkariari eskainitako lekutik 50 metro baino gutxiagora erabili. Beren pantailan Brooklyn Decker modeloa ikusiko dute, hura bertan balego bezala.

Brooklyn Decker modeloa Esquireko azalean, eta birtualki Barnes & Noble denda batean.

Bestetik, Esquirek eskatu dio GoldRuni lagundu diezaiola erabiltzaile-esperientzia interaktibo bat sortzen, erabiltzaileei bizi diren hiritik hurbil Esquireren logoko letrak dauden lekua aurkitzea ahalbidetuko diena. GoldRunek latitude eta longitudeak esleitu dizkie Esquireren logoa osatzen duten zazpi letrei, AEBetako zazpi hiritan: New York, Los Angeles, San Francisco, Boston, Washington DC, Chicago, eta Philadelphian. Hiri horietan erabiltzaileek GoldRun aplikazioa erabil dezakete beren iPhoneetan, letrak aurkitzeko eta haiei argazkiak ateratzeko, hiri horietako bakoitzeko zazpi leku ospetsuenetako bakoitzean. Irakurleak animatzen dituzte bere buruaren argazki interesgarriak atera ditzaten leku horietan dauden letrekin interakzioan. Erabiltzaileek sar dezakete iPad baten zozketa baterako zenbakia, logoaren letrei ateratako argazkiak  www.esquire.com/scavenger-hunt webgunera igoz.



Erabiltzaileak Esquireren logoko letrei argazkiak ateratzen GoldRun aplikazioa erabiliz.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak