Kobo maiatzean hasiko da saltzen Espainian bertako edukiak ebook formatuan

 Egoitza nagusia Toronton duen e-booken eta irakurgailuen salmentan diharduen enpresa bat da Kobo. Gaur egun 2,2 milioi titulu eskaintzen ditu eta eReader izeneko irakurgailu bat. Nolanahi ere, beste tresna askotan ere (telefono aurreratuetan, tabletetan, ordenagailuetan) irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioak eskaintzen ditu doan.

Gaur, Londresko Ferian, iragarri du Alemanian eta Espainian bertako edukiak salduko dituzten dendak irekiko dituela aurtengo maiatzean eta geroxeago beste hainbeste egingo duela Frantzian, Italian eta Herbehereetan.  

Gaur egun, kobok 3 milioi erabiltzaile eta bezero ditu 100 herrialdetan, munduan zehar. Horietatik milioi bat 90 egun baino gutxiagoan bereganatu zituen. 

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak