Frankfurteko azokan ikasmaterialen digitalizazioa aztertu dute

Iturria: Frederic Happe (AFP)

Mundu digitala ate-joka dago ikasgelan, baina kontua ez da papera pantailaz aldatzea besterik gabe, hezkuntza-arloko adituek eta eduki interaktiboak ekoizten dituztenek ohartarazte dutenez.  Tresna eramangarriek, hala nola telefono aurreratuek eta tabletek milioika pertsonaren eguneroko bizimodua guztiz aldatu duten arren, Interneteko sarbidearen bidez, eskolak neurri handi batean teknologia berritik at geratu dira. Alabaina, aurten Frankfurt-eko liburu-azokan leku garrantzitsua izan duten haurrak, paradoxaz trebeak dira tresnak erabiltzen, eta intuitiboki digitalak direla erakusten dute askotan.

Ehun herrialde baino gehiagotako argitaletxeak, idazleak, itzultzaileak eta multimedia konpainiak erakartzen dituen azokak erakutsi du etorkizuneko ikasgelak nolakoak izan daitezkeen, biologia edo kimika pantailan bizidun bihurtuz, 3D betaurrekoei eta urruneko kontrolari esker. Haatik, adituek uste dute eskolak ez direla digitalean goizetik gauera murgilduko, eta aldaketarik ez dela izango, gero eta buruhauste handiagoak izan gabe. Hezkuntzan eta digitalizazioan aholkuaria den Ron Reed estatubatuarrak esan zuen "minutu kopuru baliotsu mugatua" dagoela, irakasle baten eta ikasle baten artean interakzio esanguratsua gertatzen denean. "Beraz beharrezkoa dela edukiek edo tresnek ekarpenak egitea, eta 'edukitzea polita' den zerbait baino areago 'eduki beharreko' zerbait izan behar dutela eta eraginkortasun eta ahalmen handiagoa izateagatik beste zerbait ordezkatu behar dutela." Okertzat jo zuen trantsizio digitalean soilik zentratzea, haurrak ikasteko duen eran oro har zentratu ordez.  "Argi eta garbi, metodologia da kontua eta ez tresnak, eta gakoak ez du produktuetan egon behar, baizik eta praktiketan," esan zuen. 

Adituek uste dute, irakaslearen eginkizuna ez dela pixkanaka desagertuko teknologia berria ikasgelara iritsi arren, eta ikaskuntzaren giltzarria izaten jarraituko duela, digitalaren laguntzarekin bada ere. "Laguntzen duten irakasleak eta irakaskuntza egokia behar da orain ere... hori gabe, adia galtzeko baizik ez litzateke teknologia ikasgelan ," esan zuen Linda Zecher-ek, ikasliburuak argitaratzen dituen Houghton Mifflin Harcourt (HMH) argitaletxearen buru exekutiboak. Lehenbizi, hala ere, eskolak teknologiaz hornitzeko urratsak egin behar dira. Duela zenbait urte Portugalek ehunka mila ordenagailu saldu zituen 50 euroan, eskola-umeek bana izan zitzaten, eta, horren ondorioz, hobekuntzak izan ziren, haiek lortzen zituzten emaitzetan, hezkuntzan teknologia berria sustatzen duen Microsoft Partners in Learning-eko Kirstin Panton-ek zioenez. 

Eta, adituek diote irakasleek trebakuntza behar dutela, teknologia berria erabiltzeak fruituak eman ditzan. Zecher-ek esan zuen Kaliforniako lau ikastetxek HMHk garaturiko iPaderako curriculuma erabili dutela algebra irakasteko, eta ikusi dutela behar bezala erabiliz gero, ikasleen lorpenak nabarmen hobetzen direla, baina behar bezala ez bada erabiltzen ez dela hobekuntzarik ikusten. Eta irakasleentzako eta eskoletarako eduki interaktiboak eskaintzen dituen Espresson Education konpainiaren buru exekutiboa eta sortzaileetarikoa den Lewis Bronzek azpimarratu zuen, jarraipena egin beharra dagoela, behin tresnak eskoletan sartuz gero. "Eskolei produktuak saltzen dizkiegun enpresek ez dugu saldu eta hanka egin behar, baizik eta lagundu egin behar diegu irakasleei, saldu dizkiegun produktuak erabiltzen" esan zuen.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?