Zertan dira erloju aurreratuak?

Iturria: BBC News 

Orain arteko erloju aurreratuak ez dira hain aurreratuak, egia esan. Funtzio aurreratuetarako, telefono aurreratuen menpeko baitira. Bluetooth bidez konektatu behar izaten dute, ordua ez den zerbait eskaini behar dutenean. 

Zurrumurruek diote Apple erloju aurreratu bat kaleratzekotan dela. Inork ez daki nolakoa izango den eta ezta beste etxe batzuek aterako dituztenak nolakoak izango diren ere. Bakoitzak bere ideiak ditu erloju aurreratuek izan behar dituzten ezaugarriez. Hiruzpalau joera ikus daitezke fabrikatzaileen artean:  telefonoarekin konektatzea baino askoz gehiago planteatzen ez dutenena, ahotsez komunikatzeko gaitasuna eskaini nahi dutenena, pulsometroa edo osasunarekin zerikusia duten neurketak erantsi nahi dizkietenena eta hortik haratago joan nahi dutenena, esate baterako NFC teknologiaren bidez ordainketetarako tresna bihurtu nahi dutenenena. 

Beste tresna batzuekin merkatuan nagusi diren berberak izango dira seguru asko erloju aurreratuak kaleratzeko lasterketan lehiakide izango direnak: Samsung, Apple, Microsoft eta Google. Sony hasia da Android telefono batekin konektatzeko gai den erloju bat saltzen. Beste enpresa txikiago batzuk ere ari dira tankera horretako produktuak merkaturatzen, hala nola: ConnecteDevice, I'm Watch, Martian, MetaWatch eta Pebble Technology.

Pebble Watch izeneko erlojua Pebble Technology etxeak 2013an kaleratu du crowfunding bidez bildutako diruaz finantzatuz. Guztira 10 milioi dolar baino gehiago jaso zituzten ia 69.000 pertsonak egindako ekarpenei esker. 


Peble Watch erlojuak
PebbleWatch erlojuek aplikazio batzuk dakartzate instalaturik, besteak beste GPS bidez txirridulariei abiadura, egindako distantzia eta ibilbidea adierazteko. Aplikazio horiek erlojuarekin konektaturiko telefonotik hartzen dituzte datuak. Gainera, telefonoaren bidez jaits daitezke beste aplikazio batzuk.

ConnecteDevice enpresak Cookoo erlojua merkaturatu du. Erloju horren funtzio nagusia konektaturik duen telefonoan gertatzen denaren berri erlojuan jasotzea da: dei bat edo mezu bat sartu dela, hitzordu bat iritsi dela. etab. Telefonoa aldean ez dugunean erlojuak abisuak ematen dizkigu.

Cookoo erlojua
Martian Watch erlojua telefonoarekin konektaturiko esku lbreko tresna gisa erabil daiteke. Honako bideo honek erakusten du nola funtzionatzen duen:


Allerta etxearen inPulse erlojuak lau botoiren bitartez paper elektronikozko pantaila batean ageri diren funtzioetan zehar nabigatzea ahalbidetzen du. Blackberry eta Android telefonoekin konektatzeko gai da.

Ikusten den bezala gauza handirik ez dute eskaintzen erloju berri horiek.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?