Erresuma Batuko enpresa sortu berri batek ebookak oparitzeko sistema jarri du

Erresuma Batuko ValoBox enpresak http://www.giftanebook.com/  webgunean ebookak oparitzeko sistema bat jarri du.  ValoBoxek eta Constable & Robinson argitaletxeak elkarlanean garatu dute proiektua. 

Haiek duten liburuetako bat erosten duzun bakoitzean, oparitu diezaiokezu beste norbaiti ere ordaindu gabe. Nahi duzun liburua aukeratzen duzu eta, liburuaren edukiei buruzko orrian eskaintza bereziaren estekan klik eginez, opariak egiteko orrira iristen zara. Han oparia jaso behar duen pertsonaren datuak eta oparia egin beharreko data idatzi behar dituzu. Nahi izanez gero mezu bat ere erants dezakezu. Gero bidaltzeko botoian egin behar duzu klik. 

Oparia jasotzen duen pertsonari email bat iritsiko zaio zure mezuarekin eta bigarren mezu bat liburua irekitzen duenean.

Emailak adieraziko dio opari bat duela. Oparia ikusteko klik egiten duenean nabigatzaileak automatikoki ebooka oparitarako bildua daukan weborria irekiko du. Orri hori hartzaileak une horretan darabilen tresnara (ordenagailua, tableta, telefonoa) egokiturikoa izango da.

Hartzaileak liburua irekitzen duenean kontu bat sortuko da berarentzat automatikoki eta pasahitz bat helduko zaio. Handik aurrera nahi duen guztietan itzuli ahal izango du liburua irakurtzera. 

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak