Overview, kazetariei dokumentu multzo erraldoiak ikuskatzen laguntzeko tresna

Iturria:  Overview
 

Overview kode irekiko tresna bat da, kazetariei gaur egun eskuragarri dauden hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa antolatzen eta ikuskatzen laguntzeko. Dokumentu multzo horiek izan ditzakete ehunka mila orrialde, baina ezinezkoa izaten da aurkitu ezagutzen ez dena. Arazo hori konpontzeko,  Overview-k hizkuntzaren prozesamenduko algoritmoak erabiltzen ditu dokumentuak gaiaren arabera automatikoki ordenatuz eta dokumentu multzo bateko eduki guztiak arakatzen laguntzeko ikuspegi bat sortzen du.

Batzuetan jakiten dugu zehazki zer aurkitu nahi dugun. Orduan tresna bikaina gertatzen da Overview. Beste batzuetan, ordea, aurkitu nahi duguna ez dugu hain zehazki mugatua. Kasu horietarako, Overview-ren gai-zuhaitzak dokumentu multzoaren egitura erakusten digu eta hortik abiatuz geure kategoria-etiketak erabil ditzakegu karpetak markatzeko, eta ondoren esporta ditzakegu etiketa horiek, ikuspegiak sortzeko.

Dokumentu guztiak irakurri behar izanez gero, berriz, oso lagungarria gertatzen da Overview. Optimizaturik dago dokumentu multzoak arakatzeko. Batez ere denbora asko aurrezteko balio du antzeko dokumentuak elkarrekin jarrita daudenean, bikoiztuak irakurtzen ez delako denbora galdu beharrik. 
Ingelesez, frantsesez, alemanez, suedieraz eta espainieraz idatzitako testu lauak, hau da, bereziki egituratu gabeko testuak, erabiltzeko gai da aplikazio hau.

Ez dago instalatu beharrik; nahikoa da dohainikako web aplikazioa erabiltzea, eta zerbitzari batean instala daiteke, segurtasun handiagoa nahi izanez gero.

Overview The Associated Press-en egitasmo bat da.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak