Stepcraft 2 mahaigaineko CNC makina bat da, hainbat lan egiteko gai dena: fresatu, taillatu, grabatu, 3Dn inprimatu, binilozko orriak ebaki, etab. Lant ditzake zuretik hasi eta metaletaraino. Bost tamainatakoak izango dira Stepcraft 2ren bertsioak: 210x210 mm-tik 840x600 mm-ra bitartekoak. 2015eko ekainean hasiko dira makinak entregatzen. Egin nahi diren piezen diseinua norberak egin dezake, eskanea daiteke edo Internetetik jaitsi. Makina bateragarria da hainbat etxek egiten dituen erremintekin (Proxxon, Dremel) edo
Stepcraft HF 500W buruarekin, lan gogorragoak egin nahi badira, aluminioa, letoia, karbono-zuntza edo grafitoa mekanizatuz. Honek 3.000 eta 20.000 bira/min arteko abiaduretan lan egin dezake. Erreminta horiekin eta Vectric Cut 3D softwarearekin 3Dko grabatuak egiten dira. Aldi berean fresatzeko makina eta 3D inprimagailua da.
Stepcraft 2 makinak kit batean entregatuko dituzte, 4-5 ordutan norberak muntatzeko moduan, nola eta ez den muntaturik bidaltzeko eskatzen. Azken aukera honek kostu gehigarri bat du muntatze-lanagatik eta garraioa garestiagoa izateagatik.
Hainbat softwarerekin da bateragarria: Sketchup, Corel Draw, Adobe Illustrator,
Inkscape, AutoCAD, Solidworks eta beste askorekin.
Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak. Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik. Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena . ...
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener...
Iturria: European Commission Joinup Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen openapps.euskadi.net biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera. Openapps.euskadi.net open data moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du. Webgune horrek beste batzuek sorturiko iturburu irekiko aplikazioen katalogoa ere badu, iturburu irekiko beste sei biltegiranzko estekekin. Biltegi horietakoak dira Joinup, Cenatic, Espainiako gobernuarena eta Kataluniako Generalitataerna, besteak beste. Erabiltzaileek aukera dute webgune horietan guztietan soluzioak bilatzeko. Beste biltegi batzuk ere gehituko zaizkio etorkizunean katalogoari. Beste mota bateko software-aplikazioak, berrerabilera bultzatzeko asmoz jarriko direnak, gehituko zaizk...
Comments
Post a Comment