Zergatik pirateatzen dira ebookak?

Iturria: GoodEreader

Europako Batzordearen lehendakariordeak onartu du Europako copyright-legea "jendea lapurtzera bultzatzen" ari dela, erabiltzaileek euren herrialdean legez erosi ezin dituzten ebooken kopia pirateatuak bilatzen bukatzen dutelako. 

Europako Batordearen kide asko ari dira esaten jendaurrean pirateria izugarri hazten aritzea partez Geoblocking delakoari zor zaiola. Horrela esaten zaio
erabiltzailearen kokapen geografikoaren arabera edukia eskuratu ahali izatea mugatzeari. Erabiltzailearen kokapena geolokalizazio-teknikak erabiliz kalkulatzen da, hala nola erabiltzailearen IP helbidea zerrenda beltz batean edo zerrenda zuri batean egiaztatuz. Egiaztapen horren emaitzaren arabera edukia eskuratzen uzten zaio edo ez.

Horrek berez ez du zerikusirik copyright-legearekin; argitaletxeak zer herrialdetan izango duen
bere materiala banatzeko eskubidea eta eskubide hori zer herrialdetan ez duen izango zehazten duen kontratuaren ezaugarri bat baita. Horregatik dira hain garrantzitsuak nazioarteko liburu-azokak.  Haietan izaten da aukera beste merkatu batzuetarako banaketa-eskubideak saltzeko. Amazonek, Applek, Barnes and Noblek, Kobok eta Googlek ebookak saltzeko liburu-denda digitalak dituzte. Tamalez, saltzaile horiek ez dute eskaintzen zerbitzua munduko herrialde guztietan. Hori gertatzen da, batez ere, dela argitaletxeak herrialde horietan ez duelako eskubiderik edo ez duelako  zerbitzua emateko azpiegiturarik. Enpresa handi horietako bakoitzak edukiak banatzeko bere sarea edo bere zerbitzariak izaten ditu, datuak laster bidaltzeko.

Edukiak eskuratzeko zailtasuna ote da pirateria bultzatzen duena ala gauzak doan kontsumitzeko joera? Ebooka lortzerik ez dagoenean ere beti dago Internetetik paperezko liburua erosteko aukera.

Espainian argitalpen-industriaren merkatua 3 mila milioi eurokoa izan zelarik 2012an, 350 milioi euroko salmentak galdu zirela zioten Argitaletxeen Elkarteak eta ISBN Agentziak. 


Zer egin daiteke pirateriaren aurka? Argitalpen-industriak zailtasun handiak ditu baturik pirateriaren aurkako kanpaina bat abian jarri ahal izateko. Batetik elkarren aurkako lehian ari direlako guztiak, eta, arazoa aztertzeko bilduko balira ere, jarrera kontrajarriak izango lituzketelako. AEBetan trusten aurkako legea urratuko luke horrelako ekintza batek. 

Pirateriaren aurkako teknologia gehien-gehienak sektoretik kanpoko enpresek sortuak dira, bai DRMak eta baita urmarken teknologian oinarrituak. Azken hauek arrakasta izaten ari dira Europan, merkatu horretan
Adobe DRM beti gaizki ikusia izan delako. DRM sozialak duen alderdi ona da erositako liburuak parteka daitezkeela adiskideekin eta karga daitezkeela zenbait irakurgailutan, arauak urratu gabe. Teknologia horren bidez, erosketa bakoitzaren jarraipena egin daiteke, fitxategiak partekatzeko sistemetan liburuak jartzeko asmoari aurre egiteko. Hala ere, hori ez da nahikoa, eta gobernuei eta agentziei egile-eskubideak babestea eta haiekiko errespetuaren aldeko kanpainak egitea dagokie.

Frantzian aktore gazteak eta pertsonaia ospetsuak baliatzen dituzte publiko zabalari zuzenduriko sustapen-kanpainak egiteko. Liburutegiak eta liburu-dendak ere saiatzen dira beren erabiltzaile eta bezeroei adierazten pirateria gauza txarra dela, eta baztertu beharra dagoela.
Ahalegin horiei esker, eduki digitalen salmentak %5etik %30 hazi dira, edukien arabera.

Erresuma Batuan jendea kopia-eskubideez eta eduki digitalak legez jaisteko moduez kontzientziatzeko pirateriaren aurkako kanpaina bat ezagutzera ematekoak dira, baina ez da ebooketan zentratua izango. Helburua da Erresuma Batuan filmak eta musika pirateatzen dituzten Interneteko erabiltzaileei emailak bidaltzea, ohartaraziz egiten dutena legearen aurkakoa dela. Copyrighta urratzen dutelako susmopean dauden horiei urtean lau ohartarazpen ere bidaliko zaizkie, baina ez dago aurreikusita inolako zigorrik.

Nola igarri ahal izango dute hornitzaileek nor ari den jaisten zer eta nondik? Duela lau urte Erresuma Batuko gobernuak bitartekari-lana egin zuen edukien hornitzaileen eta Interneteko zerbitzuak ematen dituzten enpresen arteko elkarrizketak bideratzeko. Horren ondorioz,
Voluntary Copyright Alert Program (Vcap) delakoa sortu zuten. Hemendik hilabete batzuetara kanpaina masibo bati ekingo diote hori gauzatzeko. 2015eko maiatzaren bukaeran, Erresuma Batuko goi-epaitegi batek ebatzi zuen Interneteko zerbitzuen hornitzaile handienetatik bostek zenbait webgune piratarako sarbidea blokeatu behar zutela. BT, Virgin Media, Sky, EE eta TalkTalki esan zien ez zituztela eduki behar  AvaxHome, Bookfi, Bookre Ebookee, Freebookspot, Freshwap eta LibGen webguneetaranzko estekak. Webguneei esan zien 10 milioi titulutik gora ari zirela eskaintzen jaisteko eta horietatik %80 copyright-legea urratzen ari zirela.  Webgune horiek iaz egile eta argitaletxeengandik edukiak kentzeko 1,75 milioi eskari izan zituzten.

Egia esan, pirateriak ez du argitalpen-industria gehiegi kezkatzen gaur egun. Izan ere, Europan ebooken salmentak ez dira salmenta guztien %3ra iristen. Lehentasuna paperean dago.


Badago bestelako arazorik ere: erosleak edukiak galduko lituzke haiek erosi zituen Interneteko denda egun batean desagertuko balitz.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?