Itzulpenaren eta terminologiaren garrantzia merkatu globalean

Iturria: termcoord.eu

Gaur egun enpresa askok nazioarteko mailan lan egin behar dute, eta eleaniztasunarekin egiten dute topo ezinbestean. Oso gogoan izateko kontua da hori, mundu mailan jarduten duen enpresarentzat. Komunikazio-estrategia egokia eskatzen du. Bestela, gaizki-ulertuak eta hauen ondorio txarrak izateko arriskua dago.

Nazioartean diharduen enpresak munduan sakabanaturik ditu bezeroak, askotariko kultura-, ekonomia-, politika- eta hizkuntza-ezaugarriak dituztenak. Atzerrian arrakasta izateko, komunikaio-estrategia egokiak erabili behar dira, bezerogaiek ondo ulertu behar dutenez esaten zaiena. Gero eta jende gehiagok egiten ditu erosketak Internet bidez, eurena ez den herrialde batean. Baina, erosi baino lehen, bilatzen ari diren produktua edo zerbitzua aurkitu behar dute. 

Horregatik, ororen buru, mezua igortzean ez hutsegiteko gauzarik garrantzitsuena da informazioa behar den bezala jasoko dela bermatzea, hartzaileak ohikoa duen terminologia erabiliz, kultura eta hizkuntza aldetik okerrik egin gabe eta gaizki-ulertu gogaikarriak saihestuz.


Kontuz ibili behar da, esate baterako, hizkuntza bera egiten duten herrialdeetan ere, termino baten adiera desberdinekin. Adibidez, Espainian "llanta" ibilgailu baten gurpilaren metalezko barruko pieza da, gainean pneumatikoa hartzen duena, eta Amerikako espainieran, aldiz, pneumatikoa. Kopuruak aipatzen direnean, berriz, AEBn "billion" 109 da, baina Erresuma Batuan 1012.


Gaizki-ulertuen beste adibide bat kirol-oinetakoak egiten dituen Nike enpresak sortu zuena da. 1990eko hamadaren azken aldean, lasterka egiteko "Nike Air" oinetakoen logoan, "Air" hitzaren irudian sugarrak erabili zituen. Ikur horrek arabieraz "Allah" hitza adierazteko grafiaren antz handia zuen, eta horrek musulmanen artean haserrea eragin zuen. Musulman askok sentitu zuten irainaz oharturik, Nikek milaka oinetako-pare merkatutik erretiratu behar izan zituen, eta lan handia egin behar izan zuen, urrundu ziren bezeroak ostera bereganatzeko.  


Askotan gertatzen da kontzeptu bat beste hizkuntza batera itzultzen denean ez asmatzea. Horregatik, garrantzitsua da itzultzaile eta terminologo profesionalek lan horietan parte hartzea baliokide egokiak bilatzeko eta okerrik ez egiteko.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak