Posts

Noam Chomskyk hizkuntzen aniztasuna zaintzeaz mintzatzean euskara aipatu zuen

Apirilaren 8an Talks at Google  programako elkarrizketan egin zioten galderetako bat hau izan zen: Aukerez eta esperantzez ari izan zarenean, zure kide Kenneth Hale eta hark jatorrizko amerikarrez eginiko lana aipatu dituzu. Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia du hizkuntzak desagertzeak? Hau da, zenbaterainoko garrantzia du gizadiarentzat gaur egungo hizkuntza-aniztasuna zaintzeak? Eta hau Chomskyk eman zuen erantzuna: Ken Hale, Anneren adiskide ere bazena, irakaslea, hizkuntzalari eta pertsona bikaina ere bazen. Lan handia egin zuen lekuan lekuko hizkuntzekin, mundu osoan zehar. Australian --fundatzailetako bat izan zen, Amerikako jatorrizko hizkuntzekin lan egin zuen, Erdiko Amerikakoekin, Afrikakoekin, eta abar. Eta benetan lan harrigarria egin zuen, baina bere lanaren alderdi horrek bereziki sortu zizkion kezka eta interesa-- babesten ahaleginduz. Eta egokiro azpimarratu zuen bezala, hizkuntza bat desagertzen denean, asko galtzen da. Hizkuntza bat kultur altxor bat da. ...

Noam Chomsky analisi estatistikoak hizkuntzalaritzari egiten dion ekarpenaz.

Noam Chomskyk Google bisitatu zuen apirilaren 8an eta han  Talks at Google  programan elkarrizketa bat egin zioten. Hona zer erantzun zuen gai honetaz:  Zein da zure ustez hizkuntzaren prozesamendu estatistikoaren arloko ikerketa hizkuntzalaritzari egiten ari zaion ekarpena? 1955 inguruan edo, teoria linguistikoan lanean ari nintzenean, iruditu zitzaidan bide bakarra zela, eman dezagun haur batek hitzak identifikatu ahal izateko testu jarraituan-- badakizu, ez zara ari hitz bakanak entzuten munduan bizi zarenean. Testu jarraitua ari zara entzuten. Iruditzen zitzaidan  soinuen edo silaben trantsizio-probabilitateak detektatzea  izan zitekeela  era bakarra. Hitz baten mugara iristen bazara, hurrengo hitza aurresateko probabilitatea txikiagoa da haren barruan bazaude baino. Ezta? Arrazoi nabariengatik. Bazirudien trantsizio-probabilitate horiek aztertzen bazenituen, hitzak detektatzeko gai izango zinela. Hori izango da seguru asko lehen proposamena ...

Hizkuntzaren prozesamendua historia klinikoei aplikatuz bihotzekoa izan dezaketen pazienteak identifika daitezke

Iturria:EHR  Intelligence  IBMk Watson superordenagailua garatzeko arkitekturan oinarrituz, aplikazio-multzo bat prestatu du datuak analizatzeko. Tresna horien gaitasuna probatzeko asmoz, IBMk eta osasun-arlorako softwarea egiten duen Epic Systems enpresak klinika batean erabili dituzte, bihotzekoa izateko arriskua duten pazienteak identifikatzeko, hizkuntzaren prozesamendua aplikatuz, medikuen testu libreko oharrei.  Bihotz-gutxiegitasun kongestiboa arazo larria da osasungintzan, eta datuen analisi aurreratua erabiliz, gaixotasunaren etorrera-fasean dauden pazienteak identifikatuz gero, interbentzio goiztiar bat egiteko aukera izan liteke.  Medikuak informazioa jasotzen ari direnean, fitxa klinikoaren oharretan libreki idaztea hobesten dute. Informazio hori egituratu gabea denez, aprobetxatzen zaila gertatzen da. Hortik datuen analisia egitea orain arte lan gaitza izan da, eskuz egin behar zelako. Alabaina, hizkuntza prozesatzeko algoritmoak aplikatuz ohar ...

3D inprimagailuz egindako bihotzeko inplanteak

Iturria: MIT Technology Review Gutako bakoitzaren bihotza besteen bihotzetatik apur bat desberdina da tamainaz eta formaz. Bihotzeko inplanteak, aldiz, guztiontzat tamaina beretsukoak dira. Oso lagungarriak dira eta bizitza asko salbatzen dituzte, baina mugak dituzte informazioa biltzearen aldetik. Berrikitan ikertzaileek bihotzeko sentsore berri bat erakutsi dute, ments hori erremediatzeko bidean ekarpen interesgarria egiten duena. Ikertzaileok animalien bihotzen irudiak erabili dituzte, organoaren ereduak sortzeko, 3D inprimagailu bat erabiliz. Gero eredu horiei zirkuitu elektroniko elastiko batzuk ezarri dizkiete. Material elastiko hori aska daiteke ere du inprimatutik eta benetako bihotzaren gainean ezarri, hari ezin hobeki egokituz.  Ikertzaile-taldeak inoiz baino osagai gehiago integratu ditu gainera gailu horietan: sentsore-matrizeak, oxigenazio-detektoreak, tentsio-galgak, elektrodoak eta termometroak, bihotz jakin baten forma eta tamainara guztiz egokituak. Pazienteen...

Erresuma Batuko enpresa sortu berri batek ebookak oparitzeko sistema jarri du

Erresuma Batuko ValoBox enpresak  http://www.giftanebook.com/    webgunean ebookak oparitzeko sistema bat jarri du.  ValoBoxek eta Constable & Robinson  argitaletxeak elkarlanean garatu dute proiektua.  Haiek duten liburuetako bat erosten duzun bakoitzean, oparitu diezaiokezu beste norbaiti ere ordaindu gabe. Nahi duzun liburua aukeratzen duzu eta, liburuaren edukiei buruzko orrian eskaintza bereziaren estekan klik eginez, opariak egiteko orrira iristen zara. Han oparia jaso behar duen pertsonaren datuak eta oparia egin beharreko data idatzi behar dituzu. Nahi izanez gero mezu bat ere erants dezakezu. Gero bidaltzeko botoian egin behar duzu klik.  Oparia jasotzen duen pertsonari email bat iritsiko zaio zure mezuarekin eta bigarren mezu bat liburua irekitzen duenean. Emailak adieraziko dio opari bat duela. Oparia ikusteko klik egiten duenean nabigatzaileak automatikoki ebooka oparitarako bildua daukan weborria irekiko du. Orri hori hartzailea...

Medikuen oharrak pazienteen fitxa elektronikoetan formatu estandarrean sartzeko softwareak

Medikuek gero eta gehiago fitxa elektronikoak erabiltzen dituzte, baina, oraindik ere pazienteen bisitetan idazten dituzten oharrak, diagnostikoak, medikazioak, alergiak, etab. kudeatzea garrantzitsua izaten jarraitzen du. Kontua da informazio hori guztia historia kliniko elektronikoan formatu estandar batean txertatzea komeni dela. Eginkizun hori automatikoki betetzen duten softwareak kaleratzen ari dira. Software horiek medikuen oharrak analizatzen dituzte hizkuntza prozesatzeko tekniken bidez eta historia klinikoetan kargatzeko formatu batean jartzen dituzte. Gainera automatikoki eransten dizkiete diagnostikoen eta tratamenduen kode estandarrak.

Erresuma Batuan liburu-denda independenteen kopurua 1.000tik jaitsi da lehenbizikoz

Image
1.000 liburu-denda independente baino gutxiago daude Erresuma Batuan oraintxe bertan; inoiz izan den kopururik txikiena. Krisi-egoera nabarmena da sektorean. Arazoa larria da, liburu-dendak kulturaren eta ekonomiaren euskarri garantzitsuak direlako.Argitalpen-industria osoan izango du eragin kaltegarria egoera honek epe luzera, ez bada erremediatzen. Arrazoi bat baino gehiago dago egoera honetara iristeko: 1) Liburu digitalen etorrera 2) Interneteko liburu-saltoki handien eragina, bereziki Amazonena 3) Hirietako lokalen alokairu garestiak 4) Hirietan aparkatzeko zailtasunak Hala ere,liburu-denda batzuk ondo ari dira mantentzen, negozio-eredua egoera berrira moldatzen ari direlako, ekitaldiak antolatuz, irakurleen harremanak izatera auzoetara hurbilduz, produktuak dibertsifikatuz, etab.