BBCren gomendioak mugikorretarako idazten duten kazetarientzat
Sarerako albisteek estekak eduki behar dituzte, irakurgarriak izan behar dute eta erakargarriak izan behar dute,edozein delarik ere erabiltzaileak aukeratzen duen pantailaren tamaina. Horrek esan nahi du mugikorrerako pentsatu behar direla lehenbizi oinarrizko edukiak eta gero gehitu haiei emendiozko informazioak eta ezaugarriak beste plataformetarako . Zer eragin du horrek kazetarien idazteko eran? Behar diren hitzak justu erabiltzea eta alferrikakoa baztertzea ez da arau orokor txarra. Arrakasta izatea edo porrot egitea da diferentzia. Askoz gutxiago ametitzen da betelana mugikorretan, izan ere, horrek irakurlea lehenago aspertu, eta irakurtzen ari dena bertan behera uztea dakar. Kazetariak irakurleen etengabeko arreta lortu behar du; haiek lehen esalditik harrapatu. Oso erraza baita klik batez alde egitea. Ez da xehetasunetan katramilatu behar. BBC News-ek gomendio batzuk prestatu ditu kazetariei laguntzeko lehenik mugikorretarako pentsatuak diren web orri erakargarriak idazte...