Olentzerok jengibrezko galleta ekarriko ote digu?

Jengibrea Zingiber officinale landarearen errizoma da. Besteak beste, sukaldaritzan erabiltzen da; konkretuki galleta eta pastelei zapore berezi bat emateko. Zapore hori duten galletak dira jengibrezko galletak. Halere, ez nator gozogintzaz mintzatzera, Googlek, dirudienez, Eguberritarako aurkeztuko duen berrikuntza batez baizik. Izan ere, Gingerbread deitu dio Googlek Android sistema eragilearen hurrengo bertsioari.

Ez dakigu oraindik Gingerbread guztiz bertsio berria izango den, Android 3.0 alegia, edo aurreko bertsioaren azpibertsio bat, hau da Android 2.3. Itxuraz, laster dator Gingerbread. Hori adierazten duela ematen du Googlek Mountain View-ko egoitza nagusiaren aurrean ipini duen irudiak.




Aurreko bertsioak atera aurretxotik ere haiei zegozkien irudiak jarri izan dituzte leku horretan.

Bertsio horrek hoanko ezaugarri hauek izango ditu:

  • WebM formatuko bideoak
  • Kopiatu/itsatsi funtzioak
  • Sare sozialetarako egokitua

eta agian hauek, besteak beste:

  • Android Market musika-denda
  • Multimedia streaming-a PC library-tik
  • Interface berria
  • Pantaila handiagoetarako, 1366x768ko bereizmenekoetarako prestatua
  • 3Dko jokoetarako prestatua eta marketplacen jokoen gunea
  • Bideo-deiak egiteko aukera
  • WebP irudi-fitxategietarako prestatua
  • Google TVrako prestatua

Hor bada aurrerapen handi bat tabletei dagokienez. Aurreko bertsioa, 2.2 edo Froyo deitua, ez dago tabletetarako optimizaturik, eta Android Marketeko aplikazio batzuek ere ez dute ondo funtzionatzen.

Tabletentzako ateak benetan oraingoan ireki daitezke.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak