Haurrentzako eduki digitalen negozioa TOC Bolonian

Iturria: http://publishingperspectives.com


Joan zen igandean, 2012-03-18an, 350 lagun baino gehiago bildu ziren Urteroko TOC Boloniaren bigarren edizioan. Ekitaldi hori aste honetan izaten ari den Haurrrentzako Liburuen Boloniako 49. feriaren atarikoa izan zen. Hizlari-sail batek eta hainbat panel-eztabaidak haurrentzako eduki digitalen arloa aztertu zuten; non dagoen gaur egun, eta nora jo lezakeen etorkizunean. Hona hemen han esandako gauzarik nabarmenenak:


Irekiera hitzaldian, Disney Publishing Worldwide-ren presidentea den Russell Hamptonek, haurrentzako munduko editorialik handiena digitalizatzea zer nolako erronka den azaldu zuen. Haurrentzako eduki digitalen salmentak handitzen ari direla esan zuen, eta, adibidez, Rick Riordan-en azken liburuaren, The Son of Neptune titulua duenaren, lehen asteko salmenten % 30 e-book formatukoenak izan direla.


Bigarren hitzaldian, Dominique Raccah, Sourcebooks-en editoreak, adierazi zuen orain ikusten ari garen eraldaketek "liburuaren esanahia" zehaztuko dutela. Haurrentzako liburu digitalek dituzten hiru erronkak aipatu zituen: fitxategien tamaina, irudiak eta animazioak, plataformak eta prezioak. Gaineratu zuen beharrezkoa dela haurrentzako liburu digitalek haurrari kontakizunaren kontrola ematea, XXI. mendeko trebetasunetarako lagungarri gertatzea eta esploraziorantz bultzatzea, eta Steve Jobs-en esaldi ezaguna aipatuz bukatu zuen: “Bezeroaren esperientziatik abiatu eta atzerantz, teknologiarantz, lan egin behar duzu, eta ez alderantziz. ”


“Abagunea digitalean: argitaletxeak liburu digitalen leman jartzea” izenburua zuen eztabaida-panelean Touchoo-ko Omer Ginor-ek hauxe esan zuen: “Irakurleek funtsean ozeano urdin bat eduki dute nondik aukeratu, beraz, azkenean egiten dutena da marka handietako bat erosi. Ezagutzen dutena erosten dute.” Barnes & Noble-ko, NOOK Kids sailaren negozio garapenaz eta edukien erosketez arduratzen den Kevin O’Connor-ek adierazi zuen timing-a garrantzitsua dela. “Zer da istorioa liburuarentzat? Zergatik nahi izango nuke merkaturatu orain? Urte-sasoiak eragin handia du – arrazoia ematen dio kontsumitzaileari orduantxe erosteko. Horrek eragiten du salmenta.” Azkenik, Hachetteren Erresuma Batuko eskubideen eta eduki digitalen zuzendari den Andrew Sharp-ek esan zien entzuleei manten dezatela beren integritatea, gogoan izateko lehenik eta behin zergatik dauden argitalpen-munduan eta digitala, azken finean, beste formatu bat gehiago dela.


Robot Mediako Hermes Pique-k txalo-zaparrada jaso zuen “Aurkikuntzaren arazoa: zure liburu-aplikazioa ikusgai jartzea App Storen,” saioan esan zuenean:  "Apple-k bilaketak egiten ditu Googlek tabletak egiten dituen bezala."  Gainera azpimarratu zuen, aplikazio bat ikusgai jartzeko, askotan azken orduan asmaturiko ikono baten diseinua elementurik garrantzitsuena izan daitekeen bezala , liburuaren azala ere halaxe dela. Hauek izan ziren bere iradokizunak: kontatu istorioa hitzik gabe, izan dadila sinplea, estandarra izatea txarra da, ez dadila izan arrunta.


Kobo-ko Tamblyn-ek hauxe zioen: "Kontua da haurrentzako titulu gutxitxo daudela eskuragarri."
“Salmenta-joerak haurrentzako aplikazioetan eta ebooketan" izenburua zuen paneleko eztabaidan parte-hartzaileak ados zeuden aplikazioaren eta ebookaren arteko muga hain dela mehea non ia ez dagoela diferentziarik. Michael Tamblyn-ek, Kobo-ko Presidenteorde exekutibo, salmenten eta merchandising arloetako arduradunak, esan zuen hasierako esperimentuek erakusten dutela helduentzako e-booken prezio tolerantzia eraman daitekeela eta eraman behar dela haurren e-booketara ere, eta haurrentzako e-booken erronkarik handiena sinplea dela: ez dagoela aski titulu eskuragarri.


Itxierako hitzaldian, Junko Yokotak, Haurrentzako liburuen bidez irakasteko Zentroaren zuzendariak, biziki eskatu zien argitaletxeei bultza dezatela hizkuntza arrotzen erabilera, edukiak nazioartekotuz, hainbat hizkuntzatarako aukerarekin, eta birpentsatuz atzerrirako eskubideak kudeatzeko era. Elizabeth Wood-ek, Worldreader-en argitalpen digitalen sailaren zuzendariak, garatze-bidean dauden herrialdeetan alfabetatzea areagotzeko dagoen oztoporik handiena liburu falta dela azpimarratuz, iragarri zuen liburu-aplikazio berri bat probatzen ari direla telefonoetarako, eta hori aurrerapen handia izan daitekeela liburu digitalak konta ezin ahala gazteren eskuetan lehenbizikoz jartzeko, eta erregutu zien argitaletxeei bakoitza prest izan dadila liburu baten eskubideak eskaintzeko. Opari horrek bere burua ordainduko lukeela, irakurle  eta liburu-erosle berrien belaunaldi oso bat sortuko lukeelako.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?