Barnes & Noblek Europara jauzi egiteko asmoa du

Iturria: http://www.actualitte.com

Barnes & Noble, AEBko liburu-denden kate handiena Europara jauzi egiteko asmotan dabil, lehiakide nagusiak dituen Amazoni et Appleri aurre egiteko.


Hasieran Barnes & Nobleren estrategia komertziala aplikazioetan oinarrituko da, britainiarrak Interneteko bere katalogoan sartu ahal izan daitezen. 


Estrategia horren ifrentzua, epe luzera, Nook irakurgailua Europako merkatuan sartzea izan liteke.


AEBn Nook tabletaren prezioak Amazonen Kindlerenarekin parekatu ostean,  Barnes & Noblek kontraerasoari ekin dio. Zalaparta handi samarrez sartu da Herbehereetan, 2011ko abenduaren 20an Merkataritza Ganberan erregistratuz. Badirudi Erresuma Batuan Waterstones  liburu-denda sarearen bidez salduko duela Nook.


Bestalde Nooken beste bertsio bat udaberrian kaleratzekoa omen dute, Waterstonesekin izango duten aliantzaren barruan sartuko litzatekeena. Tableta horren erabiltzaileek Waterstones liburu-dendetan dauden bitartean liburuen zatiak irakurri ahal izango lituzkete.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak