Nobedadeak ez diren tituluen salmentak behera doaz paperean eta gora digitalean

AEBn behintzat joera hori garbia da. Nielsen BookScan-ek eskainitako datuen arabera, nobedadeak ez diren fikziozko tituluen paperezko aleak %30 gutxiago saldu dira uztailaren 22an amaitu den aldian 2011ko aldi berean baino, eta fikziozkoak ez direnak, berriz, %13 gutxiago. 


Fikziozkoak ez diren nobedadeen salmentak %10 jaitsi dira aldi horretan, baina nobedadeak oro har %2 gehiago saldu dira. Borders katea itxi izanak eta beste denda batzuetan apalen espazioa murriztu izanak jaitsarazi ditu fondoko tituluen paperezko bertsioen salmentak, eta galera hori ez du konpentsatu Interneteko denden bidez mota horretako tituluak paperean gehiago saltzeak.


Izan ere, irakurleak gaur egun milioika titulu ditu eskuragarri sarean eta titulu bakoitzaren ikusgaitasuna izugarri jaitsi da. Fondoko tituluen bertsio digitalen salmentak, aldiz, gora doaz. Bowker Market Research-ek dioenez, 2011ko laugarren hiruhilekoan, Borders itxi ondoren, e-booken salmentak aletan literatura klasikoaren segmentuan %35 izan ziren. Amazonek abuztuaren 1 arteko epean Kindlerako gehiena saldu dituen 100 tituluetatik 29 fondokoak izan dira. Badirudi ez dagoela zalantzarik e-booken etorrerak eragina duela fondoko tituluen paperezko bertsioen salmentetan. 


Liburu-dendetan espazio fisikoa murriztearekin, fondoko tituluen ikusgaitasuna galtzen da eta horren eraginez kontsumitzaileak e-booketara pasatzen ari dira, eskuragarri dituztelako. Irakurle batek liburu bat irakurtzen bukatzen duenean, autore horren beste titulu batzuk irakurri nahi baditu, erraz aurkitzen ditu sarean, bertsio digitalean. Horrek guztiak ez du esan nahi ezinbestean gelditzen diren liburu-dendek fondoko titulu gutxiago saltzen dituztenik, baizik eta denda gutxiago eta espazio gutxiago dagoela.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak