Eleaniztasuna eta enpresa : 2013-11-8an Nantesko Unibertsitatean

Eleaniztasunaren gaia enpresetan gaur egun bizi-bizirik planteatzen da, 1980ko hamarkadan planteatzen zen "dena ingelesez" aukeraren ordez. Kapitalismo berantak gaur egun dituen aldaketek gero eta zeregin garrantzitsuagoa ezartzen diote eleaniztasunari ekonomia globalizatuan, botere ekonomikoak munduan zehar sakabanatzeak hizkuntzen arteko harremanak birplanteatzea baitakar. 

"Eleaniztasunean eta kultura-aniztasunean" gaitasuna izatearen ideia agertzeak eta gaitasun horien balioa lan-merkatuan handitzeak gogoeta egitera gonbidatzen dute, formazioaren ikuspegitik. Gero eta ikerlan gehiago ari dira agertzen frogatzen dutenak ingelesa ez dela nahikoa nazioarteko partaideen artean komunikazioa bermatzeko. 2006an, ELAN txostenak, 2008an Davignon txostenak osatu zuenak, haren emaitzak berretsiz, erakutsi du nahikoa den hizkuntza-sorta bat ez menderatzeak merkatuak galarazten dizkiela enpresei.

Zenbait egitasmok, hala nola DYLAN 2006-2011 egitasmoak, Hizkuntzen dinamika eta aniztasunaren kudeaketa aztertu zituenak eta CELAN egitasmoak (Lehiakortasunerako eta enplegurako hizkuntza-estrategiak sustatzeko sarea), 2011an hasi zenak, enpresek hizkuntzen ikuspegitik dituzten beharrak aztertzea helburu duenak, erakusten digute gai honekiko ikertzaileen artean dagoen interesa. Interes horrek badirudi Europako enpresetan iraultza isil bat sortu duela. Gai horretan Suitzako eta Suediako enpresak dira aitzindariak. Altsazia-Lorenan eta Katalunian badira arlo horretan egindako lanaren adibideak, eta Erresuma Batuan, berriz, hango biztanleek hizkuntzak ikasteko azaltzen duten interes eskasak kezka sortzen du, hori kaltegarria izan daitekeelako britainiar ekonomiarentzat. 

Gai horiek direla-eta, Nantesko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu du eleaniztasunaren inguruko gai soziokulturalak, politikoak eta ekonomikoak eztabaidatzeko eta baita ondorioak ateratzeko, enpresetako pertsonak formatzeko eta formazio hori emango duten formatzaileak formatzeko didaktikaz gogoeta egiteko. 


Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak