SiDiM:Fraunhofer proiektuaren DRM sistema berria

Gaur egun argitalpen-industrian bi mota nagusitako DRMak erabiltzen dira pirateria saihesteko. Horietako batek, DRM gogorra dei genezakeenak, fitxategia fisikoki blokeatzen du. Babes hori duten edukiak erosleak soilik erabil ditzake, baina badira babes hori kentzeko gai diren tresna arruntak. Bestea ur-marka bidezkoa da eta edukia jatorrizkoa ez den jabe batek Interneten duela salatzen du. 

Orain, Alemanian egoitza duen enpresa batek beste mota bateko DRM bat garatu du. DRM horrek jatorrizko testuaren kopietan testua bera aldatzen du, baiezko esaldiak ezezko bihurtuz, hitzen ordena aldatuz, hitzak sinonimoz ordezkatuz, marrak txertatuz, etab., eta, gainera, ur-marken teknika erabiltzen du. Produktu berria Fraunhofer proiektuaren emaitza da. Alemaniako Liburu-saltzaileen Elkartearen babesa eta Hezkuntza eta Ikerketa Ministerio Federalaren dirulaguntza ditu. 

 Laburbilduz: norbaitek liburua erosten duenean eduki osoa du, baina erosle horrek norbaiti kopia bat ematen badio, enkriptazio-sistemak testua aldatu egingo du, eta hori liburua kopiatzen den aldiko gertatuko da. Hainbat aldiz kopiatzen bada jatorrizko liburua beste hainbat bertsio desberdin sortuko eta zabalduko dira. Argitaletxeek tresna dituzte kopiak atzemateko eta kopien jatorria zein izan den jakiteko.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak