Bidai gidak zertan diren

Iturria: Pandodaily 

Garai batean, Internetik eta GPSrik ez zegoenean gai ginen mundu osoan zehar bidaiatzeko. Ordainketak dirutan edo bidai txeketan egiten genituen, kreditu-txartelik ez genuenez. Aldean bidai gidak eta paperezko mapak eramaten genituen, orientaturik eta informaturik ibiltzeko.

Azken 25 urte honetan, ordea, gauzak asko aldatu dira, baliabide berriei esker. Besteak beste, orain Interneti esker ez dugu bidai gidetan askotan zaharkiturik egoten zen informazioaren beharrik. GPSak eta Google Mapsek telefono aurreratuetan eta tabletetan funtzionatzen dute, hotelen eskaintza bereziak eguneraturik ezagutzen ditugu eta baita beste bidaiari askoren haiei buruzko gomendioak ere. Aldaketa hori bidaiariontzat onuragarria izan den bezala, buruhauste-iturri da bidai gidak argitaratzen dituzten editorialentzat.

Editorial horietako garrantzitsuenetakoa izan den Lonely Planetentzat ere ez dira garai onak etorri. Digitalizazioaren eraginez enplegatuen %20 kaleratu behar izan ditu berrikitan. Orain bere lehiakideak ez dira beste editorial espezializatuak soilik, baizik eta bidaiariak dituen beste hainbat baliabide.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak