Watson, adimen artifizialeko sistema, osasun-, finantza-, eta merkataritza arloetan zerbitzuak eskaintzen ari da.

Watson adimen artifizialeko sistema bat da, besteren artean hizkuntzaren prozesamendua (ingeles arrunta) eta ikaskuntza automatikoa erabiltzen dituena. Ikaskuntza automatikoa gidaririk gabeko autoetan, hizketa ezagutzeko softwarean eta spama bereizteko irazkietan erabiltzen da. Hizkuntzaren prozesamenduak funtzionamendua hobetzeko erabiltzen du ikaskuntza automatikoa. 2011n, adimen artifiziala noraino iristen ari den erakusteko asmoz, Watsonek Estatu Batuetako Jeopardy! lehiaketan hartu zuen parte eta irabazle izan zen. Partehartzaileei jakintza orokorreko gaiei buruzko pistak ematen zitzaizkien, formulatu behar zuten galdera bati zegozkionak. Adibidez, partehartzaileari esaten zioten: Milorad Cavic-ek ia zapuztu zion bere 2008ko Olinpiada, harekiko segundo ehunen bategatik galduz. Asmatu behar zen galdera hauxe zen:"Nor da Michael Phelps?"

Jeopardy!n ematen dituzten pistek hitz-jokoak, jargoia, zentzu bikoitzeko esaldiak eta ordenagailu arruntek nekez ulertzen dituzten hizkuntza-ñabardurak izaten dituzte.

Lehiaketa horretako emaitza ikusita zenbait zientzialari eszeptiko agertzen zen, esanez Watson funtsean testu-bilaketako algoritmo bat datu-base batera konektatua dela, Googleren bilaketa-motorraren antzera, eta ez duela adimenik.

Horrek ez ditu asko kezkatu IBMko teknikariak eta beste kontu batez arduratu dira: ea nola bihur daitekeen edozertarako balio duen tresna ahaltsu bat produktu komertzial gisa interesa duena.

IBM 2012az geroztik ari da Watson osasun arloko organizazioei eta finantza arloko konpainiei saltzen, baina 2014ko urtarrilean aurrerapauso bat eman zuen Watson Group sortu zuenean, Watson komertzializatzeko egitura berezitu moduan. Watson Group batez ere osasun, finantza, txikizkako merkataritza eta herri administrazioko arloei zuzendua dago. Horiek guztiek datu kopuru erraldoiak erabiltzen dituzte baina datu horietatik %80 egituratu gabeak izaten dira. Horrexek egiten du Watson interesgarria, hizkuntzaren prozesamenduaren bitartez ezkutuko patroiak eta korrelazioak aurkitzeko gai delako.

Berez Watson hori baino konplexuagoa da. Teknologia askoren konbinazioa baita. Dena den, aplikazio praktikoei begiratzen badiegu, Watsonek lagundu diezaieke, esate baterako, bezeroen arretarako zerbitzuei bezeroen galderei erantzuten edo sukaldariei errezetak iradokitzen.



Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?