Nola ari den erabiltzen audioa The Economist


Londresen 2014ko urriaren 16 eta 17an izan zen Digital Publishing Innovation Summit bilkuran, The Economist-eko, Robin Raven, produktu-kudeaketako presidenteordeak azaldu zuen bere egunkariaren erabiltzaileak nola ari diren erabiltzen audioa, mugikorretako eta tabletetako aplikazioen bidez.
The Economisten asteroko audiozko edizioak paperezko edizioaren eduki berberak ditu, eta harpidedunek erabil dezateke iOSerako nahiz Androiderako aplikazioen bidez nahiz egunkariaren webgunean. Audio batzuk doan ere eskuragarri daude. 
Ravenek esan zuenez audiozko edukiak erabiltzen dituztenak dira egunkariarekiko atxikimendu handiena dutenak. Aplikazioa gehiago erabiltzen dute eta harpidetza gutxien uzten dutenak dira.
economist audio screengrab
The Economisten aplikazioaren pantaila bat
.


Audiozko edukiaren bidez The Economistek nahi du irakurleek interesa manten dezatela, edizioaren ahalik eta parterik handiena irakur dezaten.

Edizioei BBC eta Radio 4 bezalako plataformetako esatari profesionalek jartzen diete ahotsa,  badakitelako irakurle horiek irratietako albistegiak ere entzuten dituztela.

Ravenek ohartarazi zuen halaber irakurleak atxikimendu handiagoa izateko joera dutela aplikazioekiko webgunearekiko baino, aplikazioetako audioa entzun dezaketelako mugitzen ari diren bitartean, dela lasterka dabiltzanean, dela etxetik lanera edo lanetik etxera doazenean.

Aplikazioak ahalbidetzen die audioa jaistea streaminean entzun ordez, sistema hau Wifi eskasa dagoen lekuetan erabiltzeak arazoak dituelako..

Eta egunkaria oraindik sare sozialak erabiltzen ari ez den arren audiozko edukia sustatzeko, aldi batez aplikazioa erabili ez duten erabiltzaileei ohartxo bat igortzen diete entzun dezatela gogoraraziz.

The Economistek baditu audiozko beste produktu batzuk ere, hala nola eguneroko podcast bat eta irratsaio bat.


Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?