2015eko EBko Lehendakaritzako gertakari ofizialetan itzulpen automatikoa erabiliko dute

Iturria: eNewsWire

Hizkuntza-teknologiako Tilde konpainiak itzulpen automatikoko sistema bat jarri du Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritzarentzat. Sistema hori bereziki diseinatua da 2015eko EBko Lehendakaritzako gertakari ofizialetan izango diren nazioarteko kazetariek eta Europar Batasuneko Estatuen ordezkariek erabiltzeko. Kazetariek eta ordezkariek gertakari horien berri Letoniako komunikabideetan jarraitu ahal izango dute, bertako webguneetako eta blogetako edukiak irakurriko dituzte, ingelesez ez dauden prentsako materialak eta beste albiste-iturri batzuetakoak itzuliko dituzte, eta gobernuaren dokumentuak erabili ahal izango dituzte, ikerketa orokorrak egiteko.

EU Presidency Translator
deritzon sistema horrek testuak, dokumentuak letonieratik ingelesera eta alderantziz bat-batean itzultzen ditu. Tresna hori jaits daiteke ordenagailuetarako eta mobiletarako aplikazio gisa. Gainera bi itzulpen-kiosko ere jarri dituzte EBko Lehendakaritzaren Kontseiluaren egoitza nagusian.


Lehenbiziko aldia da itzulpen automatikoko tresna bat erabiltzen dena, era horretako goimailako gertakari batean zenbait hizkuntzaren arteko komunikazioa ahalbidetzeko.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak