Irakurleei liburuak gomendatzeko sistema automatiko bat garatu du Trajectory enpresak

Iturria: The Bookseller

Trajectory enpresa 2012an sortu zuten Bostonen. Sortzaileak 1980ko hamarkadan CD-ROMak ekoizten lehenengotakoak izan ziren. 1990eko hamarkadan ProCD sortu zuten, kontsultarako obrak CD-ROMen argitaratzen zituen enpresa, adibidez AEBetako eta Kanadako lehenbiziko telefono-gida osoa. Ondoren ProCD eta Axiom enpresek bat egin zuten. Bat-egite horren ondoren, Trajectoryren sortzaileek webgune bat sortu zuten haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko.

2010eko hamarkadan argitalpen-munduan aldaketa sakonak gertatzen ari dira. Irakurgailu elektronikoen hedapenak irakurleen ohiturak aldatu ditu. Bestalde, edukien digitalizazioaren ondorioz, euskarri digitalean eskuragarri dagoen titulu-kopurua handitzen ari da, paperean deskatalogaturik daudenena barne.

Testuinguru honetan Trajectoryk banatzaileekin lankidetzan jarduten du, mundu osoan zehar ebooken eta audioliburuen bilduma berriak identifikatzeko eta eskuratzeko
. Gainera, hizkuntza prozesatzeko tresnak erabiliz, gakohitzak eta beste informazio esanguratsu batzuk erauzten dituzte liburuen edukietatik.

Trajectoryk prozesu automatiko bat garatu du, liburuak gomendatzeko gai dena, hainbat algoritmotan oinarriturik.  Garatu duten prozesua Trajectoryren sistema liburu bat kargatuz hasten da. Hizkuntza prozesatzeko sistema automatiko batek testua analizatzen du eta ateratzen dituen datuak karakterizatu egiten ditu. Gero bilaketa-algoritmoek gero eta handiagoa den datu base batean bat datozen datuak bilatzen dituzte. Bat-etortze horiek gomendioak sortzen dituzte. Oinarrian bektore-espazioak modelatzeko teknikak daude. Liburu baten bereizgarriak, hau da, garaia, hitz motak, generoa, etab. beste batzuenekin alderatuz, sistemak beste liburu digital batzuk gomendatzen ditu, edukien arabera eta ez salmenten historiaren arabera.

Emaitza praktikoa da autoreei eta argitaletxeei aukera ematen zaiela, beren argitalpenak prozesatuz, irakurleak eta haientzat egokiak diren liburuak parekatzeko.
Irakurle batek edo liburutegi batek liburu bat erosten badu, sistemak liburu horren antzeko ezaugarriak dituen beste liburu batzuk gomendatuko dizkio.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?