Farmazia-industria testu-meatzaritza erabiltzen ari da

Iturria: science business


Informazioa oso ugaria denean, ez du balio eskuz bilaketa arruntak egiteak. Makinak behar dira milaka dokumentutan, testu-meatzaritza bidez, ezkutaturik dagoen informazioa eta datuen arteko loturak aurkitzeko. Farmazia-industrian, esate baterako, ikerketarako ezinbesteko tresna bihurtu da testu-meatzaritza.

Bilaketak egiteko ez ezik laburpenak egiteko, lehiakideak zertan ari diren jakiteko, kongresuetan edo patenteetan zer berrikuntza ari diren agertzen jakiteko. Kongresu askotara joatea saihestea ere lortzen dute, informaziorik galdu gabe.
Teknika horiek erabiltzea ez dago, ordea, edonoren esku. Enpresa handiek bai, diru asko dutelako, baina erakunde publikoetako ikertzaileek zailtasunak dituzte, bai baliabide faltaz eta baita argitaratzaileek oztopoak jartzen dizkietelako meatzaritza erabiltzeko, kopia-eskubideak direla eta. Europan Erresuma Batuak bakarrik atera du testu-meatzaritza kopia-eskubideen legetik
. Hala ere, joan zen abenduan, Europako Batzordeak, kopia-eskubideen legeria eguneratzeko neurrien barruan, proposamen bat egin zuen arazo hori konpontzeko.

Testu-meatzaritzari etekina ateratzeko, testu-meatzari trebeak behar dira. Profesional horiek eskuz hasten dira lehen bilaketa egiten eta gero iteratiboki joaten dira bilaketa osatzen. Hasieran bilaketa zabal bat egiten dute eta gero pixkanaka fintzen joaten dira.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?