Nola lortu duen Watsonek elkarrizketazko hizketa ezagutzea

Iturria: venturebeat

IBMk aurrerapen handia lortu du bere Watson ordenagailuak elkarrizketazko hizketa ezagutzeko duen gaitasunean.  Iaz, Watson gai zen elkarrizketetan ingelesezko hizketa ezagutzeko, %8ko errore-tasarekin. Orain errore-tasa %6,9ra jaistea lortu dute. Lorpen horrek erakusten du adimen artifiziala gero eta ahaltsuagoa dela, eta
gero eta hurbilago dagoela ataza askotan robotek gizakiak ordezkatzea.

Azkenaldian hobekuntzaren oinarri sendoena sare neuronal sakonek ekarri dute
. Azken helburua da gizakiaren zehaztasunaren parekoa edo hobea lortzea, hau da, %4 inguruko errore-tasara iristea. 

Hobekuntzak egin dituzte bai modelizazio akustikoan eta baita hizkuntzarenean ere. Alderdi akustikoan bi sare neuronal sakon bateratu dituzte, testuinguruaren arabera sarrerako audioko fonoak aurreikusten dituztenak. Ereduak entrenatzeko,
Switchboard, Fisher eta CallHome corpusetako audio trabskribatuko 2.000 ordu erabili dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak