Posts

Europako argitaletxeetako buruak ebooken hazkundeak dituen oztopoez hitz egiteko bildu ziren

Atzo, ekainak 26, Bruselan Europako argitaletxeetako buruak mahai-inguru batean bildu ziren, ebooken hazkundeaz eta ebookei nahiz paperezko liburuei BEZ berbera ezarri beharraz hitz egiteko. Besteak beste, Penguineko John Makinson buru exekutiboa, Hachetteko  Richard Kitson zuzendari komertziala Mondadoriko  Riccardo Cavallero,  Gallimard Jeunesseko  Hedwige Pasquet eta  Holtzbrink Verlagsgruppeko  Rudiger Salat   biltzekoak ziren. Bilkura Europako Argitaletxeen Federazioak eta Europako Liburu-denden Federazioak antolatu zuten. Bi erakunde horiek proposatzen dute ebooken BEZa jaistea, formatu hori sustatzeko, eta edozein liburu digital irakurri ahal izatea  edozein irakurgailutan, edozein plataformatan erosia dela ere, kontsumitzaileen onurarako. Erakunde horiek diote gaur egun ebookei ezartzen zaien BEZa kaltegarria dela haien hazkunderako, herrialde batetik bestera BEZa diferentea izateak  plataforma multinazionalen eta lokalen artean desbe...

Edonork parte har dezake Frantziako hirietako landare basatien inbentarioa egiten

Image
Iturria: Thot Cursus   Hirietako hainbat txokotan landareak berez sortzen dira. Parisko Musée national d'Histoire naturelle -k eta Tela Botanica , botanika frankofonoaren sareak, Frantziako biztanleei proposatzen diete hirietako landare basatien inbentarioa egitea. Landare horien behatoki bat sortzea da helburua. Parisen 2011ko udan probatu zuten Sauvages de ma rue egitasmoa orain Frantzia osora hedatu da. Parte hartzeko ez dago botanikan aditua izan beharrik. Aski da hiriko auzo bat aukeratzea, lursailaren fitxa inprimatzea, behatzea, landareak identifikatzea, haiei argazkiak egitea eta datuak Tela Botanicara igortzea, han inbentaria ditzaten.  Botanikan aditua izan gabe landareak identifikatzea ezinezkoa dirudi, baina ez da hala. Dauden lekuan bertan identifikatu nahi dituztenek 2012ko ekainaren bukaeran salgai jarriko den Sauvages de ma rue  gidaliburua erabil dezakete. Bestela webgunean landareak identifikatzeko saila erabil dezakete.  Partehartzaileentzat...

Galesko kostako ibilbideetan QR kodeak jarri dituzte

Image
Iturria: Live for the outdoors   Galeseko kostaldean Wales Coast Path izeneko ibilbide multzoa dago. Guztira 870 miliatan zehar egin daitezke ibilaldiak han. Orain hainbat informazio eskura ditzakete bide haietan dabiltzanek, leku bakoitzeko historiaz eta geografiaz, beren sakelako telefonoen bidez. QR kodeak jarri dituzte 37 lekutan. Horri esker, smartphone bat edo tableta bat duenak, kode horiek eskaneatuz, une berean aurrean duen paisaiaren ezaugarriei buruzko informazioa jaso dezake. Hainbat puntutan, bisitariek, QR kodeen bidez, urrunean ikusten diren mendi eta herrien izenak erakusten dizkieten argazkiak jaits ditzakete eta leku-izenak entzun ditzakete. Mapetan ikus dezakete leku bakoitzaren kokapena. Puntu bakoitzean webgune bat kontsulta dezakete, hurrengo punturaino gidatzen dituena.   Wales Coast Path-en eskualdeen mapa Lan hori hainbat instituzio eta gizabanakoren ekarpenei esker egin ahal izan da, hala nola lekuan lekuko historialariei eta informazioa sei...

Metadatuen eragina liburuen salmentan

Oraintsu arte ISBNa izan da liburuen identifikaziorako baliabide nagusia. Garrantzitsua izan da hori, zeren eta nekez sal edo eros daiteke ezagutzen ez dena. Azken urteotan, ordea, beste tresna aberatsago batzuk ari dira agertzen. Esate baterako Espainian DILVE (Distribuidor de Información del Libro Español en venta) Interneteko plataforma sortu da. DILVEren bidez, Espainian salgai dauden liburuen datu bibliografiko aberastuak eskura ditzake liburuaren balio-kateko edozein profesionalek. Ohiko datu bibliografikoez aparte (titulua, autorea, argitaletxea, urtea, etab.) beste hainbat erabil daitezke sistema horretan, informazio bibliografikorako nazioarteko ONIX estandarraren bitartez. Estandar hori XML lengoaian oinarritua da, baina erabiltzaile arruntek ez dute lengoaia horren berri izan beharrik ere, datuak kargatzeko eta erauzteko baliabide gardenak eskaintzen dituelako DILVEk. ONIXen bidez liburuari buruzko era askotako metadatuak kodetu daitezke, identifikazio soilaz aparte: hizkunt...

Frantziako autoreak eta argitaletxeak ez dira ados jarri ebooken kontratuen arazoan

Idazleen kontseiluak (CPEk)eta argitaletxeen sindikatu patronalak (SNEk) zituzten elkarrizketak adostasunik gabe etenda geratu dira. Eztabaidagaia argitalpen digitalen kontratuei buruzkoa izan da. Bi gai izan dira porrotaren eragileak: 1) Paperean agortuak edo deskatalogatuak dauden eta digitalean eskuragarri dauden tituluak. 2) Idazle batek bere obraren bertsio digitalari buruzko kontratu bat sinatzen duenean, ez dago argi egile-eskubideak nola kobratuko lituzkeen negozio-eredu berriak sortuko balira.  Horren ondorioz, idazleen kontseiluak eskatzen dio Aurélie Filippetti Kultura ministroari izan dadila aparteko kontratu bat bertsio digitalerako, hiru urteko iraupena izango lukeena. Porrot hori Googleren, argitaletxeen sindikatu patronalaren eta Société des gens de lettres idazle-elkartearen artean akordioak sinatu eta egun gutxira etorri da. Technorati token:  XGCBMDSWFFSR

Frantzian paperezko liburuen eta ebooken BEZa jaistera doaz

Aurélie Filippetti andrea, Frantziako Kultura eta Komunikazio arloko ministroa, liburu-saltzaileekin bildu zen etorkizunaz hitz egiteko. Bilkura horretan berretsi zuen BEZ murriztua % 5,5ekoa izatera itzuliko dela, «sektoreak dituen arazo tekniko eta logistikoak kontuan izango dituen egutegi baten arabera. Liburu digitalaren BEZa liburu inprimatuarenarekin berdinduko da.». Liburu fisikoaren BEZa %5,5etik %7ra igo zuten joan zen apirilean eta ebookena, aldiz, 2012ko urtarrilean %19,6tik %7ra jaitsi zuten.

Zapata-kaxatik XML fitxategira euskal hiztegigintzan

Ikus teknologiaren erabilerak euskal hiztegigintzan izan duen bilakaera: Open publication - Free publishing - More hiztegigintza