Europako argitaletxeetako buruak ebooken hazkundeak dituen oztopoez hitz egiteko bildu ziren

Atzo, ekainak 26, Bruselan Europako argitaletxeetako buruak mahai-inguru batean bildu ziren, ebooken hazkundeaz eta ebookei nahiz paperezko liburuei BEZ berbera ezarri beharraz hitz egiteko. Besteak beste, Penguineko John Makinson buru exekutiboa, Hachetteko Richard Kitson zuzendari komertziala Mondadoriko Riccardo Cavallero, Gallimard Jeunesseko Hedwige Pasquet eta Holtzbrink Verlagsgruppeko Rudiger Salat biltzekoak ziren.

Bilkura Europako Argitaletxeen Federazioak eta Europako Liburu-denden Federazioak antolatu zuten. Bi erakunde horiek proposatzen dute ebooken BEZa jaistea, formatu hori sustatzeko, eta edozein liburu digital irakurri ahal izatea
 edozein irakurgailutan, edozein plataformatan erosia dela ere, kontsumitzaileen onurarako. Erakunde horiek diote gaur egun ebookei ezartzen zaien BEZa kaltegarria dela haien hazkunderako, herrialde batetik bestera BEZa diferentea izateak  plataforma multinazionalen eta lokalen artean desberdintasun handiak izatea eragiten duela eta ebooken merkatua hazteko irakurgailuak eta irakurtzeko softwareak bateragarriak izatea funtsezkoa dela. Ebooken pirateriaren kontra borroka nola egin ere aztergaien artean zegoen.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak