Edonork parte har dezake Frantziako hirietako landare basatien inbentarioa egiten

Iturria: Thot Cursus 

Hirietako hainbat txokotan landareak berez sortzen dira. Parisko Musée national d'Histoire naturelle-k eta Tela Botanica, botanika frankofonoaren sareak, Frantziako biztanleei proposatzen diete hirietako landare basatien inbentarioa egitea. Landare horien behatoki bat sortzea da helburua. Parisen 2011ko udan probatu zuten Sauvages de ma rue egitasmoa orain Frantzia osora hedatu da. Parte hartzeko ez dago botanikan aditua izan beharrik. Aski da hiriko auzo bat aukeratzea, lursailaren fitxa inprimatzea, behatzea, landareak identifikatzea, haiei argazkiak egitea eta datuak Tela Botanicara igortzea, han inbentaria ditzaten. 


Botanikan aditua izan gabe landareak identifikatzea ezinezkoa dirudi, baina ez da hala. Dauden lekuan bertan identifikatu nahi dituztenek 2012ko ekainaren bukaeran salgai jarriko den Sauvages de ma rue gidaliburua erabil dezakete. Bestela webgunean landareak identifikatzeko saila erabil dezakete. 


Partehartzaileentzat entretenigarria eta ikasteko egokia dena botanikarientzat informazio-iturri paregabea izango da. Izan ere, horrela jakin ahal izango dute hiri jakin batean eta Frantzia osokoetan landare-espezieen banaketa nolakoa den, zer eragin duten udal-zerbitzuek landare basatiekiko dituzten jokabideek, zein diren baldintzarik egokienak bioaniztasun aberatsa izateko, auzotik auzora landarediaren aldetik dauden desberdintasunak, bakoitzak dituen ezaugarrien arabera, hau da, biztaleriaren dentsitatea, urbanizazio maila, etab. kontuan hartuta.



Sauvages de ma rue liburuak laster Frantziako hirietako kaleetan zabalduena dauden 240 landare basatiak aurkeztuko ditu. Espezie bakoitzak bere deskribapen zehatza du, baina teknizismorik gabe agertua, edonor gai izan dadin ikusten dituenean identifikatzeko. Deskribapenekin batera argazkiak eta espezie horien ekologiari buruzko eta jateko edo sendabelar gisa erabiltzeko duten balioari buruzko informazioak ditu

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak