Posts

Nola ari den erabiltzen audioa The Economist

Image
Iturria: journalism.co.uk Londresen 2014ko urriaren 16 eta 17an izan zen Digital Publishing Innovation Summit bilkuran, The Economist-eko, Robin Raven, produktu-kudeaketako presidenteordeak azaldu zuen bere egunkariaren erabiltzaileak nola ari diren erabiltzen audioa, mugikorretako eta tabletetako aplikazioen bidez. The Economisten asteroko audiozko edizioak paperezko edizioaren eduki berberak ditu, eta harpidedunek erabil dezateke iOSerako nahiz Androiderako aplikazioen bidez nahiz egunkariaren webgunean. Audio batzuk doan ere eskuragarri daude.  Ravenek esan zuenez audiozko edukiak erabiltzen dituztenak dira egunkariarekiko atxikimendu handiena dutenak. Aplikazioa gehiago erabiltzen dute eta harpidetza gutxien uzten dutenak dira. The Economisten aplikazioaren pantaila bat . Audiozko edukiaren bidez The Economistek nahi du irakurleek interesa manten dezatela, edizioaren ahalik eta parterik handiena irakur dezaten. Edizioei BBC eta Radio 4 bezalako plataf...

Liburuaren etorkizuna The economist-ek argitaratu duen saiakera baten arabera

The Economist-ek argitaratu berria du saiakera bat, Papyrus to Pixels izenburua duena. Liburu horren muina dakarkit hona. Teknologia digitalak argitalpen-industrian izan litzakeen ondorioek jende asko beldurtu dute. Egia esan, paperetik digitalerako aldaketa horrek inoiz historian zehar izan den aldaketarik handiena ekar dezake liburuak ekoizteko, saltzeko eta irakurtzeko moduetan. Berez, liburua bera teknologia bat da, jakintza zabaltzeko erabiltzen dena eta bizitza luzea izan duena. Ideia iraultzaile asko liburuen bidez hedatu dira. Alabaina, galdera hauxe da: zer etorkizun espero daiteke liburuarentzat? Asko izan dira azken urteotan liburuen, liburu-denden, idazleen eta argitaletxeen hil-kanpaiak jo dituztenak. Oraingoz liburu-dendek soilik izan dituzte kalte larriak. Antzina aberatsek bakarrik eduki zitzaketen liburuak. XX. mendean merkatu ziren jende gehienak eduki ahal izateko adina, eta XXI. mendean digitalizazioak eta globalizazioak are eskuragarriago egin dituzte. Bowke...

Watson, adimen artifizialeko sistema, osasun-, finantza-, eta merkataritza arloetan zerbitzuak eskaintzen ari da.

Watson adimen artifizialeko sistema bat da, besteren artean hizkuntzaren prozesamendua (ingeles arrunta) eta ikaskuntza automatikoa erabiltzen dituena. Ikaskuntza automatikoa gidaririk gabeko autoetan, hizketa ezagutzeko softwarean eta spama bereizteko irazkietan erabiltzen da. Hizkuntzaren prozesamenduak funtzionamendua hobetzeko erabiltzen du ikaskuntza automatikoa. 2011n, adimen artifiziala noraino iristen ari den erakusteko asmoz, Watsonek Estatu Batuetako Jeopardy! lehiaketan hartu zuen parte eta irabazle izan zen. Partehartzaileei jakintza orokorreko gaiei buruzko pistak ematen zitzaizkien, formulatu behar zuten galdera bati zegozkionak. Adibidez, partehartzaileari esaten zioten: Milorad Cavic-ek ia zapuztu zion bere 2008ko Olinpiada, harekiko segundo ehunen bategatik galduz. Asmatu behar zen galdera hauxe zen:"Nor da Michael Phelps?" Jeopardy!n ematen dituzten pistek hitz-jokoak, jargoia, zentzu bikoitzeko esaldiak eta ordenagailu arruntek nekez ulertzen dituzten hiz...

Karbonozko nanohodiak kobrearen ordez makina elektrikoetan

Finlandiako Lappeenranta ko Unibertsitateko ingenariek kobrezko harien ordez ehunezko material batez eginiko harilak dituen motor elektriko bat egin dute. Material hori karbono- nanohodizko haria da. Motorraren prototipoak 40 W-eko potentzia ematen du, 15.000 bira/min-ko biraketa-abiaduran eta ia %70eko errendimendua du. Etorkizun hurbilean, karbono-nanohodizko zuntzek makina elektrikoen funtzionamendua hobetuko dute. Teknologia berri horrek industria osoa irauli dezake.  Ondoko bideoan ikus daiteke motorra funtzionatzen: http://youtu.be/yze1IWq9IwQ  Makina elektrikoak hobetzeko ahaleginen helburu garrantzitsu bat hariletako harien eroankortasuna areagotzea da. Karbono-nanohodi onenek metal onenek baino ondotxoz eroankortasun handiagoa dute. Etorkizuneko nanohodizko harilek gaur egungo kobrezko harilen aldean eroankortasun bikoitza izan dezakete. Karbono-nanohodiak erraz manipulatzeko, hainbat zuntzez ehuntzen dira. Makina elektrikoaren diseinuko parametroak mantentzen bad...

Liburu gomendagarria: Jeremy Rifkin. La sociedad de coste marginal cero

Image
Argitaratu berria da liburu hau:  La sociedad de coste marginal cero Egilea: Jeremy Rifkin ISBN: 978-84-493-3051-3 EAN: 9788449330513 Argitaletxea: PAIDOS Hizkuntza: Gaztelania Edizio urtea: 2014   Egilea Jeremy Rifkin-ek (1945) gizarteko eta ekonomiako gaiei buruzko azterketa teorikoak egiten ditu, idazlea, hizlaria, politika-aholkularia eta ekintzailea da. Foundation on Economic Trends erakundearen presidentea da eta arrakasta handia izan duten 19 liburu idatzi ditu ekonomian, enpleguan gizartean eta ingurumenean zientziaren eta teknologiaren aldaketek duten eraginaz. Liburuaren mezua Mundu mailan kontzeptu ekonomiko berri bat ari da garatzen: partekatze bidezko ondasuna . Interneti esker milioika pertsonak sobran daukatena parteka dezakete haren beharra duten batzuekin. Hori berrikuntza bat da gaur egun ezagutzen dugun ekonomiarekiko, gizarte-kapitalean askoz ere gehiago oinarritzen baita merkatuko kapitalean baino, konfiant...

Metal desberdinak pieza berean 3D inprimaketaz

Image
 Iturria: Jet Propulsion Laboratory 3-D inprimagailuek era askotako piezak egin ditzakete, ordenagailuz prestaturiko irudietatik abiatuz. NASAren Jet Propulsion Laboratory-ko ikertzaileak aurrerapauso bat egiten ari dira teknika horretan: pieza bereko zona desberdinak metal edo aleazio desberdinez egiten hasi dira. Hona hemen garapen hori aurrera eramateko izan dituzten arrazoiak: demagun pieza baten mutur banatan ezaugarri desberdinak behar ditugula, esate baterako, mutur batek urtze-puntu altua behar duela eta besteak dentsitate txikia edo alderdi batek magnetikoa behar duela izan eta besteak ez. Ohiko teknologiak erabiliz lor liteke hori bera, bi pieza eginez, bakoitza bere aldetik, eta gero biak soldatuz, baina soldadura gerta liteke hauskorra eta pieza hautsi, lanean ari dela.  2010ean hasi ziren JPLko zientzialariak arazo horiek gainditzeko teknika garatzen. 3D inprimaketa konbinatu dute metal-hautsa aldatzearekin pieza egiten ari den bitartean, prozesua geratu gab...

Europako ikerketa erakundeek eskatu diote Elsevier-i bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz duen politika

Iturria: Libereurope Europako ikerketa eta liburutegi arloko hamazortzi erakundek Elsevier argitaletxeari eskatu diote bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz gaur egun duen politika. Erakunde horien ustez, gaur egun Elsevier-ek testu- eta datu-meatzaritzaz duen politikak gehiegizko mugak ezartzen dizkie ikertzaileei. Legez azter ditzaketen edukiak arakatzeko aukerak mugatzen dizkie politika horrek.  Testu- eta datu-meatzaritzak artikuluetatik eta datu-multzoetatik informazioa lortzea ahalbidetzen die ikertzaileei, testuetan eta datuetan patroiak bilatuz eta baita informazioa roboten bidez zuzenean arakatuz ere. Prozedura horiei esker bilaketa lasterrak egin diztakete testu- eta datu-kopuru erraldoietan, aurkikuntza eta analisi berriak egiteko, eta horrela eskuz bilaketak eginez lor ez daitezkeen informazioak eskuratzeko, baina eraginkortasun handiagoa lortzeko, horrek protokolo berriak adostea eta sarbidea mugatzen duten arauak birnegoziatzea eskatzen du.  ...