Posts

Japonian liburutegi digitalek zailtasunak dituzte hazteko

Iturria: The Japan News Liburu digitalen irakurketa gero eta hedatuagoa baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua ez da arrakasta izaten ari. Zergatik ez ditu jende gehiagok erabiltzen erabilgarriak diruditen liburutegi digital horiek? Zein dira zerbitzu horiek gainditu beharreko erronkak, eta nola erabiliko dira etorkizunean?  Liburutegi digitalek abantaila handiak dituzte bai erabiltzaileentzat eta baita liburutegientzat ere. Liburutegi bat bisitatzeko zailtasunak dituzten pertsonek, hala nola adinekoek eta oso lanpeturik dabiltzanek, mailega dezakete liburu bat noiznahi eta nonahi, erraz asko, beren ordenagailu pertsonala edo beste terminalen bat erabiliz. Liburu digitalak ez dira hondatzen, eta irakurleek haiek erabiltzeko aukera galtzen dute maileguaren epemuga betetzen denean, beraz, ez dago arriskurik itzulketa berandu egiteko. Liburu digitalek ez dute leku-arazorik ere sortzen, eta testuaren tamaina handitzeko eta txikiagotzeko edo testutik hizketarako bih...

Hizkuntzaren prozesamenduaren aplikazioak mantentze- eta konpontze-lanetan

Iturria: ramakunapulientys Mantentze-lanetan arrakasta izateak konponketak egiteko pieza kritikoak eskuratu ahal izatea, langileek ezagutza egokiak izatea, eskuliburuak eskuragarri izatea, aldez aurretik egindako lanaren esperientziaz baliatzea eta arloa ondo ezagutzen dutenei kontsultak egiteko aukera izatea eskatzen du , besteak beste. Mantentze-lan bakoitzean aukera bat baino gehiago egin beharra izaten da, hala nola konpondu ala ordezkatu edo konpontzeko era erabaki beharra.  Aukera horiek ordena daitezke konponketak eskatuko duen denboraren eta eragingo dituen kostuen arabera. Ekipamenduen mantentze- eta konpontze-lanek hainbat datu egituratu eta egituratugabe sortzen dituzte. Datu egituratuak biltzeko eta erabiltzeko prozedura ondo finkatuak badaude, emaitzak hobetzen laguntzen dutenak. Hurrengo erronka datu egituratuei ez ezik egituratugabeei ere probetxua ateratzea da. Hori lortzea oso onuragarria izango litzateke, mantentze-lanetan prozesuen denbora labur...

Beharrezkoak al dira liburutegiak?

Iturria: Forbes   Liburutegiak mehatxupean daude leku guztietan.  Azken finean, argitaratu den edozein liburu edo artikulu irakurtzeko ez da behar-beharrezkoa liburutegiak erabiltzea. Baina ez dira liburutegiak bakarrik etorkizuna zalantzan dutenak. Helbide-liburuak, bideo-kamerak, pertsona-bilagailuak, eskumuturreko erlojuak, mapak, liburuak, joko elektroniko eramangarriak, linternak, etxeko telefonoak, diktafonoak, kutxa erregistratzaileak, walkmanak, dietarioak, iratzargailuak, erantzungailu automatikoak, orrialde horiak, txanpon-zorroak, giltzak, esaldi-liburuak, transistore-irratiak, PDAk, autoetako GPSak, urrutiko aginteak, bidaia- eta aseguru-artekariak, airelineen ticketak emateko postuak, egunkari eta aldizkariak, sakelako kalkulagailuak, eta abar ere egoera berean daude. Eta ez produktuak bakarrik, merkataritzaren sektore asko daude mehatxupean. Banku fisikoak beren sukurtsal, leihatilako enplegatu eta txekeekin eraldatzen ari dira, Internet bidezko zerbitzuen, m...

Handbook of Terminology argitaratu da

Image
2015eko martxoan argitaratu zuen Handbook of Terminology John Benjamins Publishing Co. argitaletxeak . Liburuki honen ondoren beste lau dira argitaratzekoak, bigarrena aurtengo udazkenean. Lehen liburuki honek 25 artikulu dauzka, terminologiari buruzko oinarrizko gaiez, 558 orrialdetan banatuak. Horien artean Loïc Depecker-en "How to build terminology science?" edo terminologia arloko gai konkretuagozko beste batzuk, hala nola Klaus-Dirk Schmitz-en "Terminology and localization". Eskuliburu hau interesgarria gertatuko zaie terminologian sakondu nahi dutenei eta merkatuan agertzen ari diren azken garapenen berri izan nahi dutenei. Janine Pimentelen "Using frame semantics to build a bilingual lexical resource on legal terminology" artikuluak erakusten du nola laguntzen duen marko-semantikak hizkuntza desberdinetan egiten diren definizio desberdinen arteko diferentziak gainditzen, esate baterako, sarri zuzenbide arloan gertatzen diren desberdinta...

BBCk Bilbon probatu zituen itzulpen-aplikazioak

Iturria: BBC BBCko kazetari batek itzulpen-aplikazio batzuk hartu eta Bilbora jo zuen haiek probatzera. Probak era honetakoak izan ziren: Guggenheim museora joan eta jakitea zein den asegururik altuena duen artelana Moiuako metro geltokian norbaiti galdetzea zein den biderik egokiena Plaza Barrira joateko Plaza Barrian bere lehen musuaren istorioa kontatuko zion norbait bilatzea Gili-Gili arropa-denda bilatu eta barruko norbaiti eskatzea berarekin eta han saltzen den zerbaitekin selfie bat egiteko. Taxi bat hartu, Concha Kafetegira joateko, eta, hara iritsitakoan, galdetzea zein den gehiena saltzen duten pintxoa Zezenketa-museora joan eta hango langileei galdetzea zenbat pertsona har dezakeen zezen-plazak, betetzen denean, eta noiz eraitsi zen lehengoa Postal bat eta euro bateko zigilua erosi eta Teknologia sailekoei bidaltzea Google Translate ez dagoenez ahozko euskararako prestatua, kazetariak ingelesetik espainierarako itzulpena aukeratu zuela dio. Baldintzak ia ezin hob...

Stepcraft 2: Edonorentzako mahaigaineko CNC/3D inprimagailu unibertsala

Image
Stepcraft 2 mahaigaineko CNC makina bat da, hainbat lan egiteko gai dena: fresatu, taillatu, grabatu, 3Dn inprimatu, binilozko orriak ebaki, etab. Lant ditzake zuretik hasi eta metaletaraino. Bost tamainatakoak izango dira Stepcraft 2ren bertsioak: 210x210 mm-tik 840x600 mm-ra bitartekoak. 2015eko ekainean hasiko dira makinak entregatzen. Egin nahi diren piezen diseinua norberak egin dezake, eskanea daiteke edo Internetetik jaitsi. Makina bateragarria da hainbat etxek egiten dituen erremintekin ( Proxxon , Dremel ) edo Stepcraft HF 500 W buruarekin, lan gogorragoak egin nahi badira, aluminioa, letoia, karbono-zuntza edo grafitoa mekanizatuz.  Honek 3.000 eta 20.000 bira/min arteko abiaduretan lan egin dezake. Erreminta horiekin eta Vectric Cut 3D softwarearekin 3Dko grabatuak egiten dira. Aldi berean fresatzeko makina eta 3D inprimagailua da. Stepcraft 2 makinak kit batean entregatuko dituzte, 4-5 ordutan norberak muntatzeko moduan, nola eta ez den...

Testu-meatzarita medikuntzaren historia aztertzeko

Iturria: Digital History Seminar Manchester-eko Unibertsitateko Informatika Eskolako irakasle eta Testu Meatzaritzarako Erresuma Batuko Zentru Nazionaleko zuzendari den Sophia Ananiadou andreak egin duen doktore-tesiaren izenburua hauxe da: Medikuntzaren  historiaren azterketa testu-meatzaritzaren bitartez . Ananiadou andreak tesi horretan frogatu du testu-meatzaritzako tresna berritzaileak baliagarriak direla artxibo historikoetatik informazioa automatikoki erauzteko. Bi artxibo historiko arakatu ditu:  British Medical Journal  (BMJ) (1840tik – orain arte) eta Londresen eskualdeko Medical Officer of Health (MOH) erakundearen txostenak (1848-1972). National Centre for Text Mining (NaCTeM) ikerketa-zentroaren testu-meatzaritzako tresnek, terminoak, entitateak eta gertakariak  erauziz, artxibo historiko horiek automatikoki metadatu semantikoz aberastu ditu. Bilaketa semantikoko sistemaren garapena biriketako gaixotasunek 1840z geroztik izan duten bilakaera ikertze...