Aurasma: errealitate areagotua ahurrean
Telefonoaren edo tabletaren kamera egunkari batean datorren argazki batera begira jarri, eta pantailan argazkiari dagokion gertakariari buruzko bideo bat ikusi. Magia? Bai zera! Aurasma deritzon aplikazio batek eskaintzen digun sorginkeria.
Erresuma Batuko Cambridgen egoitza nagusia duen software-arloko Autonomy Corporation izeneko enpresak garatu du Aurasma. Konpainia horrek Cambridgeko Unibertsitatearen laborategietan jaiotako teknologiak baliatzen ditu bere produktuetan. Besteak beste, eredu-ezagutzean (pattern recognition) oinarrituriko teknologiak erabiltzen ditu.
Aurasmak Internetekin dugun interakzioari ekarpen garrantzitsua egiten dio, zeren eta mundu errealeko gauza eta lekuak haiekiko eduki batzuekin batera ikusteko aukera ematen digu. Azken finean, irudiak ezagutzeko teknologia eta errealitate areagotua batu eta tresna mugikorretara eraman ditu.
Adibide praktiko batzuk ondoko bideoetan ikus daitezke:
Arrakasta handia izaten ari da Aurasma. Dagoeneko 150 enpresa eta erakundek baino gehiagok erabiltzen dute, hala nola zenbait film-estudiok, telebista-katek, denda birtualek, publizitate-agentziak, egunkarik, aldizkarik, museok eta publizitate-panel digitalen enpresak.
Aurasma Lite, iPhone4, iPad2 eta Androiderako aplikazioa dohainikakoa da. Honek balio du, esate baterako, telefono baten bidez, paperezko argazki bati bideo bat atxikitzeko. Hori egin ondoren, kamera argazkiari begira jartzen badugu, pantailan bideoa ikusiko dugu. Beste aukera bat leku fisiko bati (plaza bati, eraikin bati) eduki bat atxikitzea da. Horrela, hara joan eta kamera leku jakin horretara begira jartzen bada, adibidez, erabiltzaileak leku hartan izandako gertakari baten bideoa ikus dezake . Posible da, halaber, edukiren bat atxikia duen zerbaiten argazkia gordeta edukitzea telefonoan edo tabletan, eta, argazki horri dagokion objektu errealarekin topo egindakoan, hari begira jartzea kamera atxikitako eduki hori ikusteko.

Comments
Post a Comment