NFC: Sakelakoez ordainketak egiteko sistema baino askoz gehiago

NFC: Near Field Communication
NFC hari gabeko komunikazio-teknologia bat da, tresnak beren artean komunikatzeko. Irratifrekuentziazko identifikazioaren (RFID) aldaera bat da.

RFID etiketek izaten duten antena kiribil horietako bat izaten dute tresnek eta tresna horiek bata bestetik 10 cm baino hurbilago jartzen badira, has daitezke informazioa trukatzen.


RFID antena kiribila

13,56 MHz-eko banda erabiltzen da. Bi tresnak izan daitezke aktiboak, hau da, biak izan daitezke igorle eta hartzaile edo izan daiteke bat aktiboa, igorlea, eta bestea hartzailea.

Telefono batez (aktiboa) elkarte bateko txartelean gordetako datuak irakurtzen

NFC sakelako telefonoetan
Hiru modutan ezar daiteke telefonoetan NFC teknologia:

  • Telefonoan bertan. Terminalak berak izango ditu NFC kontrola eta hari atxikitako datu-biltegi segurua hemendik aurrera.

    Google Nexus S telefonoak badu NFC teknologia
    Telefono jakin bat NFC teknologia erabiltzeko prestaturik dagoen jakiteko, kontsultatu zerrenda hau edo beste hau.
     
  • SIM txartel batean txertaturik, esan nahi baita telefono-konpainiaren txartelean
  • microSD txartel batean, hau da, fitxategiak gordetzeko erabiltzen diren txarteltxo aldagarri horietako batean.

    MicroSD txartela
NFC teknologiaren aplikazioak


Oraindik zabaldu gabe dago teknologia hori, baina telefonia-sektoreko enpresak (tresnen fabrikatzaileak, operadoreak) eta beste sektore batzuetakoak (bankuak, ordainketa-txartelen enpresak) prestatzen ari dira horretarako. Hemendik hiru bat urtera telefonoen % 15ek izango dutela diote adituek. Asko izango dira teknologia horren aplikazioak:
  • Dendetan ordainketak egitea 

NFC teknologiaren bidez telefono bat ordainketa bat egiten ordainketa-puntu batera hurbilduta.
  • Pertsona batek beste bati dirua ematea

Pertsona bat beste bati ordainketa bat egiten

  • Bisita-txarteletako datuak jasotzea

    NFC teknologiarako prestaturiko bisita-txartel batetik datuak jasotzen

  • Garraio publikoetako sarrera-kontrola

    NFC teknologia Mosku metroko sarrera batean
  • Hoteletako giltza eta sarrera-kontrol gisa


Android Market-en hainbat NFC aplikazio daude.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?