Irakurgai gomendagarria: El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo

Marc Roche kazetaria Le Monderen ekonomia arloko berriemailea izan da Londresen hogei urtez. Argitaratu berria da gaztelaniaz Deusto Edicionesen bere El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo.
 
Ikus elkar.com-en fitxa osoa.

AEBetan 2007an hasi zen subprime hipoteken krisialdian sekulako irabaziak izan ondoren, 2008ko irailean krisialdia larritu zenean, zalantzan jarri zen Goldman Sachs finantza-bankuaren bideragarritasuna, eta Lehman Brothers-ek, berriz, porrot egin zuen. Burrundara handia atera zuten gertakari horiengatik ezagutzen ditugu askok eta askok izen horiek, baina ez dakigu erakunde horietaz ezer asko. Marc Rocheren liburua aukerakoa da, hain zuzen, banku handi horien boterea eta joko zikinak sakon ezagutzeko; esate baterako Greziako agintariei nola lagundu zien zorrak ezkutatzen jakiteko. Benetako harrapariak dira, Mittal-ek 2006an  Arcelor-i egin zion OPA basatian erakutsi zuten bezala.

Rocheren bikain dokumentaturiko lanak ederki erakusten ditu globalizazioak dituen alderdirik ilunenak eta beldurgarrienak.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?