QR kodeak erabiltzeko gida

Zer dira QR kodeak?

QR kodeak (Quick Response Codes) 2 dimentsioko barra-kodeak dira. Adibidez, honako hau:




Zertako dira?

Sakelako telefono eta beste tresna kameradunen bidez, horrelako kode bat aurkitzen den lekutik bertatik eta berehala, informazioren bat jasotzeko: produktu bati buruzkoa, norbaiten datu pertsonalak, etab.

Nola funtzionatzen dute?

Hasteko, sakelako telefonoak aplikazio egokia behar du, dela telefonoak berez dakarrena edo gero instalatua. Nire kasuan, dudan telefonoa ez baita berri-berri horietakoa, gero instalatu nion aplikazio bat erabiltzen dut: i-nigma. 

Behin aplikazioa izanez gero, horrelako kode bat aurkitzen duznean, apuntatu kamera koderantz eta haren irudia jaso aplikazioaz. Honek irudia dekodetuko dizu eta berehala webgune batera eramango zaitu edo informazioren bat aurkeztuko dizu.



Zer izan liteke eskaintzen dizun informazioa?

Ezin konta ahala izan litezke informazio motak:

  • Denda baten erakusleihoan dagoen produktu batek QR kode bat baldin badu, izan liteke produktuaren ezaugarrien orria, deskontu-txartel bat edo produktua soinean daraman modelo baten argazkia edo bideoa.


  • Gauza bera aldizkari batean dagoen iragarki batean azaltzen bada. Hona hemen El País egunkarian 2011-07-19an argitara eman zuten iragarki batean ageri zen QR kodea:


  • Enpresa-txartel batean, izan daiteke enpresa horren blogerako edo Facebookerako esteka edo haren egoitzara iristeko mapa, esate baterako.
  • Eta beste asko:
     
     
    Marketin-tresna eragingarriak dira

    Gero eta gehiago dira telefono aurreratuak eta tabletak aldean eramaten dituzten kontsumitzaileak, horietatik gero eta gehiago dira tresna horiek Interneten nagigatzeko erabiltzen dituztenak eta gero eta gehiago izango dira QR kodeak aintzakotzat hartuko dituztenak.


    Horregatik ezinbestekoa bihurtzen ari da webgune komertzialak tresna mugikorretarako prestatzea eta horren barruan QR kodeak erabiltzea. Horrela, eskaintza bereziak egiten ari den denda batek, promozioan duen produktu bakoitzari bere QR kodea esleitzen badio, jakin dezake bakoitzak zenbaterainoko interesa sortzen duen.


    Irudi bat edo logo bat izan dezakete


    Adibidez:
     
    http://www.elkar.com webgunean sartzeko QR kodea

     Hori lortzeko, QR kodea Kaywa webgunean doan sortu dut Photoshopez ireki, logoa beste geruza batean jarri dut, inguruan ertz zuri txiki bat duela, kodearen erdian jarri, tamaina aski txikian, eta azkenik probatu du ea kodeak funtzionatzen jarraitzen duen. Lehenbizikoan ez du funtzionatu, baina logoa pixka bat txikiagotu ostean funtzionatzea lortu dut (nire iPAQarekin behintzat).





Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak