Polltogo: inkestak denbora errealean

Polltogo webgunearen bitartez inkestak egin daitezke denbora errealean. Demagun hitzaldi bat edo eskola bat ematen ari zarela eta entzuleen iritziak ezagutu nahi dituzula. Aldez aurretik web bidez prestatua duzun edo orduantxe sakelako telefonoaren bidez presta dezakezun inkesta bati erantzuteko proposa diezaiekezu entzuleoi eta berehala erantzunak jaso.


Polltogon dohainik erregistra zaitezke eta berehala erabiltzen hasi. Nik neuk oraintxe bertan inkesta bat prestatu dut, artikulu honek sortu duen interesa ezagutzeko. Aukera anitzeko testetan erabiltzen den modukoa da. Zortzi orduko tartea zehaztu dut erantzunak jasotzeko. Orduan sistemak bi URL labur sortu dizkit, bata hauxe:



http://p2.gg/82


erantzunak eman nahi dituzuenontzat, eta beste bat nik erantzunen emaitzak gazta-diagrama batean ikusteko. Saretik kanpo dauden erantzuleei, sakelako telefono aurreratu bat baldin badute, erantzuteko aukera emateko QRkodea ere sortzen du webguneak eta sare sozialen bidez ere pasatu daiteke inkesta. Nik goiko esteka, Facebook, Twitter eta LinkedIn sareak erabiltzea erabaki dut oraingoan.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?