Jaio da epub3. Zer dakar besapean?


2011ko urriaren 11n, Frankfurteko Ferian, International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak epub espezifikazioaren bertsio berria osatua zela iragarri zuen. Epub espezifikazioa ordurako ebooketarako eta beste argitalpen digital batzuetarako estandarra zela esan dezakegu. Espezifikazio berria eskuragarri dago http://idpf.org/epub/30 helbidean.

EPUB 3ren oinarrian HTML5 dago eta asko aberasten du espezifikazio zaharra, multimedia, interaktibitatea, idazkera guztietarako bateragarritasuna (ezkerretik eskuinerakoak, eskuinetik ezkerrerakoak nahiz goitik beherakoak), estilo eta txantiloietarako hobekuntzak, SVG grafikoak, letra-tipo txertatuak, metadatuetarako funtzioak, matematikarako MathML espezifikazioa,  audioa testuarekin sinkronizatzea eta beste hobekuntza batzuk erantsi dizkiote. 

Ezaugarri berri horiei esker EPUB 3 orain arte baino eduki mota gehiagotarako erabiliko da: liburu irudidunetarako, aldizkarietarako, haurrentzako ipuinetarako, adibidez.

O’Reilly Media-k IDPFrekin lankidetzan, erregistratuz baina doan lor daitekeen  “What Is EPUB 3?” txostena argitaratu du,1 formatu berriari buruz.
 
 Honako bideo honek epub interaktiboaren ideia bat ematen digu:




Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?