LT-Innovate. Europako Hizkuntza-Teknologiako industriaren foroa


Hizkuntza-teknologiak hainbat arlotan ari dira izaten eragina: gobernuetan, enpresa handi nahiz txikietan eta gizabanakoetan.

Hizkuntza-teknologia produktu eta zerbitzurik berritzaileenetako batzuetan txertatzen ari den arren, hizkuntza-teknologiaren industria sakabanaturik dago. Hainbat jakintza-arlotatik abiatuta garatu da eta oso zubi gutxi daude hizketa-teknologian, edukietan eta itzulpenean dihardutenak harremanetan jartzeko –eta gutxiago oraindik eragile horiek guztiak hizkuntza-teknologiarako aplikazioen aukera zabalarekin lerrokatzeko.

Hizkuntza-teknologiarik berritzaileenetako asko Europako unibertsitateetako eta enpresetako laborategietan garatuak dira, baina gaur egungo industrian enpresa handi gutxi batzuk dira nagusi. LT-Innovate aukera bat da Europako enpresa txikiagoak juntatu eta indarra hartzeko, balio handikoa eta potentzial handikoa den industria baten etorkizuneko norabidean eragina izateko Europaren alde. 

LT-Innovatek hizkuntza-teknologian oinarrituriko produktuak eta zerbitzuak garatzen diharduten enpresen katalizatzaile europarra izan nahi du.

Hauek dira haren helburuak:
  • Hizkuntza-teknologiak sustatzea Europako teknologia giltzarriak izan daitezen
  • ikerketatik merkatura teknologia transferitzen laguntzea
  • sektorearen ikusgaitasuna areagotzea bezeroen eta inbertitzaileen aurrean
  • sektorearen berrikuntza-agenda prestatzea eta hura erabakitzaileen aurrean artikulatzea
Helburu horiek lortzeko, LT-Innovatek harremanak eta lankidetzak erraztuko dituen zerbitzu, tresna eta ekitaldi multzo batez lagunduko die bere kideei.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri harremaetan:

Myrna Rodríguez-Hausséguy
LT Innovate
Europe Unlimited
Tel: +32 (0)2 643 3687
Email: myrna@e-unlimited.com


Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak