Readium, ebookak Epub3 formatuan prestatzeko kode irekiko soluzioa

Argitalpen digitalen arloan estandarrak sortzeko xedea duen International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak Readium soluzioa iragarri du, ePub3 formatua laster eta hedadura handiz onartua izateko helburuarekin sortu duena .

ePub3 formatuak HTML 5, CSS3, Javascript eta SVG estandarrak erabiltzen ditu. Readium-ek liburu digital aberastuen garapena lastertzea eta erraztea ahalbidetuko ditu. Liburu horiek bideoa, eduki interaktiboak, zailtasun fisikoak dituzten pertsonek erabiltzeko erraztasuna eta MathML bidez idatzitako matematikako adierazpenak izan ditzakete. Behin-betiko bertsioa ez dago oraindik bukatuta, baina eskuragarri dago Chromerako beta bertsioa

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak