Microsoft Language Translator aplikazioa

Iturria: http://greattechno.com 


Microsoftek Windows Phonerako itzultzaile elektroniko bat atera du. Aplikazio horri esker, erabiltzaileek telefonoko kamera erabil dezakete, ulertzen ez dituzten testuei argazkiak atera eta itzulita ikusteko. Horretaz gainera, hizkuntza arrotzetako ahotsezko hitzak testu bihurtzeko eta itzulitakoa entzuteko baliabidea ere badu aplikazioak, eta erabiltzaileak idatz ditzake hizkuntza arrotzeko hitzak itzulita ikusteko. Erabil daiteke aplikazioa norberaren hizkuntzatik beste hizkuntza batera itzultzeko ere. Labur esateko, esan, idatzi edo atera argazki bat eta aplikazioak itzulpena egiten du. Itzultzaile hori Windows Phonerako lehenago sortu zuten Bing Translator-en bertsio berria da. Aplikazioa doan jaits daiteke Windows Phone MarketPlace-tik. 

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak